Etxepare Institutuko nazioarteko ikasleak ere, euskahaldun!
2015/01/16
Euskara. Kultura. Mundura.
Korrika AEK eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko elkarlanean lehiaketa berria jarri da abian Institutuak mundu osoan zehar dituen irakurletzetako ikasleei zuzenduta. Haiek ere euskahaldun direla erakutsi eta Korrika nazioartera eramango dute ikasleek. Bideo formatuko lehiaketa honetako irabazleak barnetegi batean egonaldia eskuratuko du udako denboraldirako.
Ikasleek Korrika munduan barrena eramateko, euren hiriko txokoren bat erakutsiko digute bideo laburretan, euskara zirrikitu guztietara iritsi daitekeela frogatuz. Bideoak telefono mugikorra bezalako euskarriekin grabatu daitezke eta 20 segundoko luzera izango dute, gehienez ere.
Hemeretzigarrenez, martxoaren 19an abiatuko da Korrika Urepeletik eta 10 egunez Euskal Herri osoa zeharkatuko du, ibilbidea Bilbon bukatzeko, martxoaren 29an. Korrikaren mezua, ordea, muga guztiak hautsita mundura zabalduko da, bi urtero egiten duen legez.
Otsailaren 2tik 20ra bitartean bideoak jaso eta zabalduko dira, eta 23an iragarriko da zein den irabazlea. Beraz, badakizu, nazioarteko ikasle bazara –eta ez bazara ere-, izan zaitez zu ere Euskahaldun!