Etxepare Euskal Institutuak OARAren jardunaldi profesionaletan hartuko du parte

Euskara. Kultura. Mundura.

2020-02-27

Akitania Berria eskualdeko bulego artistikoak Baionan antolatu dituen jardunaldi profesionaletan hartuko du parte bihar Etxepare Euskal Institutuak.

Programatzaile profesionalei, artistei eta ekoizpen kudeatzaileei zuzendutako topaketa honetan mugaz gaindiko lurraldeen berezitasunei buruz hausnartu eta eztabaidatu,  kultura sustatzeko eta zabaltzeko mekanismoei buruz hitz egin, eta  lan berezi eta aldi berean unibertsal bat garatzeko lurralde bateko kulturan inspiratzen diren artistak ezagutzeko aukera egongo da, besteak beste.

Irene Larraza izango da hizlarietako bat, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria. Bere hitzaldian Institutuaren proiektu estrategikoak eta artisten mugikortasuna sustatzeko moduak izango ditu hizpide.

OARA (Office Artistique Region Nouvelle Aquitaine) Akitania Berria eskualdeak (Frantzia) bultzatutako erakundea da, eskualdearen garapen artistikoa sustatzeko, sektorea egituratzen laguntzeko, eta eskaintza artistiko eta kulturala sustatzeko.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu