Etxepare Euskal Institutua Erakunde Publikoen Berdintasunerako Sareko partaide izango da
2014/05/16
Euskara. Kultura. Mundura.
Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak, Erakunde Publikoen Berdintasunerako Sarea jarri du abian, eta Etxepare Euskal Institutuak ere hartuko du parte bertan. Emakundek atzo aurkeztu zizkien partaide izango diren 24 erakundeei sare berri honen nondik norakoak.
Proiektu honen helburu nagusia erakunde publikoetan berdintasunaren aldeko lana egitea da, behar diren neurriak eta politikak ezartzen aurrera egitea, eta eskuragarri dauden baliabideei esker erakunde bakoitzaren lana elkarbanatzea. Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, argi utzi zuen erakunde publikoak gainontzekoentzat eredu izan beharra dutela.
Jardunaldian, EJIE eta IHOBE erakundeetako esperientzia eredugarriak eta Emakunderen lan-ildoak ezagutzeko aukera izan zuten gainontzeko erakundeek. Bestalde, partaide diren entitateei zuzeneko laguntza eta jardute egokiak partekatzeko aukera eskainiko dien online plataforma berriaren xehetasunak ere eman zituen Emakundek.
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Berdintasunerako Unitatearen eta Herri Administrazio eta Justizia Saileko Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzaren laguntzarekin jarri da abian proiektua eta bertako ordezkariak ere izan ziren aurkezpenean.

Etxepare Euskal Institutuaz gain, beste 23 erakundek hartuko dute parte sarean: Alokabide, Basquetour, CEDEMI (Ezkerraldeko Enpresak Garantzeko Zentroa), CEIA (Arabako Eraberrikuntza Industrialdea), EJIE, Elika Fundazioa, Euskadiko Kirol Portua, Euskal Irrati Telebista, Euskal Trenbide Sarea, Euskotren, Itelazpi, Izenpe, Metro Bilbao, Osakidetza, SPRI, URA Agentzia, VISESA, Euskadiko Orkestra, IHOBE, Neiker, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, HAZI Fundazioa eta Haurreskolak Patzuergoa.