Etxepare - LABORAL Kutxa Itzulpen Saria (2019)
Laburpena:
Etxepare Euskal Institutuak eta LABORAL Kutxak abian jarritako deialdi honen bidez jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura obra baten itzulpen lan bat sarituko da. Horrela, euskarazko literaturaren itzulpengintza eta argitaratzea gure eremutik kanpo sustatu nahi dituzte bi erakundeek, elkarlanean.
Itzulpenaren kalitatea bera eta argitaletxearen sustapen plangintza aintzat hartuko dira erabakia hartzerakoan. Saria 4.000 eurokoa izango da; zenbateko hori argitaletxeak eta itzultzaileak jasoko dute, erdibana.
Sariaz gain, 2.000 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute saridunek sari banaketara etorri ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanarekin jarraitzeko (aurkezpenak, ekitaldiak, publizitate kanpainak, medioetako elkarrizketak…).
- Eskaerak aurkezteko epea: 2019/05/01 - 2019/06/30
- Zuzkidura: 6€
- Kontaktua: Kizkitza Galartza | k-galartza@etxepare.eus | (+34) 943 02 34 06