Eskozian egonaldi artistikoa egiteko deialdia abiatu da
Euskara. Kultura. Mundura.
Artistei laguntzeko eta haien mugikortasuna sustatzeko eta artisten arteko kultura eta diziplina anitzeko trukea sustatzeko xedez, Hospitalfield, CCA Glasgow eta Tabakalera erakundeek egonaldi-programa jarri dute abian, Etxepare Euskal Institutuarekin eta British Councilekin batera.
Programa honen helburu nagusia prozesu artistikoetako arlo kontzeptualean eta ekoizpen-arloan laguntza eta asistentzia ematea da. Programa honen bitartez, artista, eragile eta proiektu desberdinak elkarrekin garatzeko espazio bat sortu nahi da, artista egoiliarren eta gonbidatuen artean lankidetzak sustatzeko.
Deialdia Eskozian testuinguru artistiko berriak aztertzeko eta jardun artistikoa garatu bitartean ibilbide artistikoa zabaldu nahi duten Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Nafarroan eta Euskal hirigune elkargoan jarduten duten artistei zuzendua dago.
Deialdiaren oinarriak kontsultatu daitezke hemen. Maiatzaren 2ra arte bidali ahalko dira proposamenak. Jasotako proposamen guztien artean proiektu bat aukeratuko da.
Egonaldiak zortzi aste iraungo ditu eta espazioa, testuingurua eta denbora eskainiko dizkio artistari, proiektu artistiko bat gara dezan. 2023ko irailetik urrira egingo da. Egonaldiak bi zati izango ditu: aukeratutako artistak iraila Hospitalfielden igaroko du eta urria CCA Glasgow erakundean.
Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago eskatzeko: pgaraikideak@tabakalera.eus