Eloise Garmendia Bieter Katedra: Josu Elberdin

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 10
    Ots 2025
    23
    Ots 2025
    Boise

Etxepare Euskal Institutuak Boise State University-n (BSU) sustatzen duen Eloise Garmendia Bieter Katedrako aurtengo gonbidatua Josu Elberdin abesbatza zuzendari eta musika irakaslea izango da.

Boise Unibertsitateko Musika departamentuko Richard Huttonekin elkarlana bideratuko du. Bertan hainbat abesbatza eta orkestrekin lan egingo du; entseguak eta musika dinamikak landuz.

Konposizio ikasleekin ere arituko da eta kanpoko komunitateko hainbat talderekin. Azken eguneko kontzertuan, hainbat kantu interpretatuko dituzte eta Juan Gartziak euskaratutako eta Josu Elberdinek musikatutako Shakespearen bi sonetoen estreinaldia burutuko dute.

Gainera bi hitzaldi aurkeztuko ditu: bata, ‘Musikaren indarra politikan’ eta, bestea, ‘Abesbatza musikaren balioak gaurko gizartean’.

Etxepare Euskal Institutua eta Eloise Garmendia Bieter Katedra

2015an abiatutako Eloise Garmendia Bieter Katedrak euskara eta euskal kulturarekin harremana duten gaien irakaskuntza eta ikerkuntza bultzatzen du. Katedrak Boiseko alkate izandako David H. Bieterren amaren izena darama, euskal kulturarekiko izandako konpromisoagatik eta komunitatean jokatutako rolarengatik.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu