Eloise Garmendia Bieter Katedra: Igor Leturia

Euskara. Kultura. Mundura.

Eloise Garmendia Bieter Katedra: Igor Leturia
  • 13
    Ira 2023
    25
    Ira 2023
    Boise

Etxepare Euskal Institutuak Boise State University-n (BSU) sustatzen duen Eloise Garmendia Bieter Katedrak Kultura Ikasketei buruzko Munduko hizkuntzen nazioarteko konferentzian hitzaldia bat antolatu duela iragarri du. Katedrako aurtengo ikerlari gonbidatua Igor Leturia Azkarate informatika doktorea izango da, eta berak emango du mintzaldia.

Boise State University eta Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies lankidetzan antolatuta, World Languages International Conference on Cultural Studies kongresuko bigarren edizioak irailaren 14tik 16ra egitarau zabala eskainiko du. Igor Leturiak ‘Past, Present and Future of Translation Technologies for Basque‘ hitzaldia emango du. Katedran egin duen ikerketari jarraiki, euskara eta itzulpenerako teknologiak joratuko ditu hitzaldian, bereziki itzulpen automatikoa eta ADITU tresnetan oinarrituta. Egitaraua osorik kontsultatu daiteke hemen.

Katedraren baitan, Leturiak hainbat eskola emango ditu Boise State University-ko Basque Studies-en eta Renoko University of Nevada-ko Basque Studies-en. Gainera, hitzaldi eskainiko ditu irailaren 21ean bere ikerketaren inguruan, Boise State University-ko Computer Science-en PhD Colloquium-en eta Boiseko Euskal Museoan.

Euskara eta euskal ikasketen onespena eta ikusgarritasuna indartzeko Etxepare Euskal Institutuak euskal ikasketen katedrak bultzatzen ditu nazioarteko hainbat unibertsitate entzutetsutan. Eloise Garmendia katedra 2015an abiatu zen euskara eta euskal kulturarekin harremana duten gaien irakaskuntza eta ikerkuntza bultzatzeko xedearekin. Katedrak Boiseko alkatearen David H. Bieterren -euskal lurraldetik kanpo euskara dakien alkate bakarra- amaren izena darama, euskal kulturarekiko izandako konpromisoagatik eta komunitatean jokatutako rolarengatik.

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu