EH Sona jaialdia aurkeztu zuten Vic-eko azokaren baitan
2014/09/23
Euskara. Kultura. Mundura.
Mercat de la Música Viva de Vic, musika industriako profesionalak batzen dituen jaialdia, irailaren 18-21 bitartean burutu zen Vic hirian. Bere baitan Bartzelonan burutuko den EuskalHerria Sona jaialdiaren aurkezpena ere antolatu zen. Bertaratu zirenen artean interes handia sorrarazi zuen aurten urria eta azaroa bitartean burutuko den jaialdiak.
Besteak beste honako talde hauek hartuko dute parte EH Sonan: Revolutionary Brothers, Lou Topet, Tania de Sousa, Zea Mays, Su ta Gar, Kashbad, Mursego edota Eñaut Elorrieta.
Aurkezpen ekitaldian Mursego taldeak kontzertu laburra eskaini zuen eta entzuleriak gogoz txalotu zuen. Vic-eko jaialdian parte hartu zuten gainontzeko talde euskaldunek ere –Kepa Junkera eta Oreka TX- harrera bikaina izan zuten jaialdian. Orokorrean, Vic-eko jaialdiaren arrakasta azpimarratu dute antolatzaileek; iazko profesionalen asistentziak %23an egin du gora eta gutxi gora behera 100.000 ikusle batu dituzte kontzertuek.
Gainera, Euskal enpresek stand kolektibo bat izan dute Mercat-ean, 39 zenbakiarekin, artistak ezagutzera emateko eta gainontzeko agenteekin bilerak burutzeko. Aurten erakunde eta enpresa hauek hartu dute parte: Kultura Live, MIE (Musika Industrien Elkartea), Baga Biga Musika Ideiak, Damba, Emankor Sarea eta TxalapArt.
Mercat de la Música Viva de Vic, musika industriako profesionalak batzen dituen jaialdia, irailaren 18-21 bitartean burutu zen Vic hirian. Bere baitan Bartzelonan burutuko den EuskalHerria Sona jaial
diaren aurkezpena ere antolatu zen. Bertaratu zirenen artean interes handia sorrarazi zuen aurten urria eta azaroa bitartean burutuko den jaialdiak. Besteak beste honako talde hauek hartuko dute parte EH Sonan: Revolutionary Brothers, Lou Topet, Tania de Sousa, Zea Mays, Su ta Gar, Kashbad, Mursego edota Eñaut Elorrieta.