Eduardo Chillida Katedra: Maite Garbayo – Maeztu
Euskara. Kultura. Mundura.
-
15Eka 202422Eka 2024Frankfurt
Etxepare Euskal Institutuak Goethe Universitat Frankfurt am Maine unibertsitatean sustatutako Eduardo Chillida Katedrako aurtengo ikerlari gonbidatua Maite Garbayo- Maeztu izango da.
Maite Garbayo-Maeztu (Iruñea, 1980) ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen eta Musikaren Historia Sailean. Bere ikerketak XX. mendeko Espainiako Estatuan eta Latinoamerikan XX. Mendean feminismoen, kultura bisual eta herrikoiaren eta arte garaikidearen arteko elkarguneak aztertzen ditu.
‘Hard, soft, living matter’ mintegia eskainiko du. Bertan, praktika artistikoak eta beste praktika performatibo batzuk jorratuko ditu, horien materialtasunari arreta berezia eskainiz. XX. mendeko euskal eskulturaren genealogia material batetik abiatuta, Chillida, Oteiza, Basterretxea edo Mendiburu bezalako gizonezko artistek ordezkatua, 90eko hamarkadatik aurrera gertatzen den materialen desegituraketa jorratuko du, emakume artista batzuen lanetan bereziki garrantzitsua dena.
Programa:
Ekainak 15 | 12:00 - 16:00
Hitzaldia: Materialismo berriaren hastapenak.
Ekainak 17 | 16:00 - 20:00
Itziar Okariz euskal artistarekin tailerra.
Performanceari buruzko gogoeta, eraikuntza gisa, ariketa praktikoetan oinarritua, norberaren gorputza zeinu gisa eta hizkuntzaren posizio-balioa aintzat hartuta, artistaren zenbait lanen bidez, hala nola "Estatuak".
Ekainak 19 | 16:00 - 20:00
- hitzaldia: ‘Poner el cuerpo. Performancea eta materialtasuna’.
- hitzaldia: ‘Performacea komisariatzen’.
Ekainak 22 | 12:00 - 16:00
- hitzaldia: ‘Ixiptlah eta irudiaren kontzepzio indigena eta aurre-hispanikoa’.
- hitzaldia: ‘Zamatzen duten emakumeak. Artistak eta irudiak Espainiako Gerra Zibilean’.
Programatik kanpo, Eduardo Chilllida katedraren baitan, Carmiña Doval ikerklariak hitzaldi irekia emango du ekainaren 15ean, ‘Ordenaren geometriak: Estrategia formalak Eduardo Chillidaren konposizio-hizkuntzan’ bere liburuan oinarrituta.
Eduardo Chillida Katedr
2012. urtetik dago martxan eta oro har XX. eta XXI. mendeko euskal artea nazioarteko testuinguruan aztertzeko irakaskuntza espezializatua eta ikerketak sustatzea du helburu.
Katedrak Frankfurteko Unibertsitateko Artearen Historiaren Institutuan du egoitza, eta hark kudeatutako Curatorial Studies direlakoetan ematen dira eskolak. Frankfurteko Arteetako Liburutegiak berariazko atal batean bildu du Chillidari buruzko bibliografia osoa, artistaren obra ikertuko dutenentzat erreferente bilakatuz. Urtero nazioartean garrantzia duen ikertzaile bat gonbidatzen du, bi ikasgai eta mintegi edo hitzaldien ziklo osagarria eman dezan.