Bitamine Faktoriak ireki du EAS/EZE´24 programan izena emateko epea

Euskara. Kultura. Mundura.

2024-01-26

Bitamine Faktoriak ireki du EAS/EZE programan izena emateko epea, otsailaren 29ra arte. Artearen ikerketa eta ekoizpena bultzatzea xede, sortzaileen sustapenean lagundu eta artisten nazioarteko mugikortasuna sustatzen ditu programak. Etxepare Euskal Institutuak deialdi hau babesten du, Bitamine Faktoria elkartearen arteko lankidetza hitzarmenaren ondorioz euskal artistak nazioartekotzeko sortua.

Hautatuak, lana euskal testuinguruan garatu eta, ondoren, Buenos Aires hirian aurkeztuko du sorkuntza-proiektua. Gainera, bertako erakundeekin jarduera egitarau bat antolatuko da artistak hainbat jardueratan parte har dezan, hala nola erakusketa, mahai-inguru, eztabaida, workshop eta topaketak, tokiko artista eta kolektiboekin.

Arte ikerketa eta ekoizpen proiektu bat garatu eta gauzatzeko helburuarekin, hurrengo diziplinetako proposamenak aintzat hartzen dira, besteak beste: arte plastikoak, ikus-entzunezko arteak, performance-a, hiriko esku-hartzea, diseinua edota soinuzko artea.

Lan prozesua 2024ko martxotik 2024ko irailera bitartean garatuko da. Buenos Aireseko egonaldiak 15-30 eguneko iraupena izango du eta 2024ko azken hiruhilekoan gauzatuko da.

EAS/EZE programako onuraduna Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den eta arte ikerketa eta ekoizpen proiektu bat garatu eta Argentinako Buenos Aires Hirira esportatzea nahi duen pertsona oro izan daiteke.

Izen-ematea Bitamine Faktoriaren web orriaren bitartez egin behar da.

Deialdiaren oinarriak

Epea: urtarrilak 29

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu