EAS/EZE #9: deialdia zabalik

2025/02/07

Euskara. Kultura. Mundura.

Bitamine Faktoriak ireki du EAS/EZE programan izena emateko epea, martxoaren 3ra arte. Artearen ikerketa eta ekoizpena bultzatzea xede, sortzaileen sustapenean lagundu eta artisten nazioarteko mugikortasuna sustatzen ditu programak, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi eta lan egiten duten pertsonen proiektu artistikoetara irekita dago deialdia.

Hautatuak, lana euskal testuinguruan garatu eta, ondoren, Buenos Aireseko hainbat kulturgune nabarmenetan du sorkuntza-proiektua. Gainera, bertako erakundeekin jarduera egitarau bat antolatuko da artistak hainbat jardueratan parte har dezan, hala nola erakusketa, mahai-inguru, eztabaida, workshop eta topaketak, tokiko artista eta kolektiboekin.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu