dFERIA: euskal produkzioak kanpora eramateko ahaleginean
2015/03/16
Euskara. Kultura. Mundura.
dFERIA, Donostiako Arte Eszenikoen Jaialdiaren 21. edizioa amaitu berri da, emaitza apartarekin. Martxoaren 9tik 12ra egin den jaialdiak antzezlanak, dantza eta diziplina anitzeko emanaldiak eskaini ditu, nortasuna hizpide hartuta. Eta behin berriro lanek erakutsitako maila eta ikuslegoaren zein kanpoko eragile eta nazioarteko programatzaileen erantzuna bikainak izan dira.
Euskal lanen kanpoko zabalkundea erraztea helburu, Etxepare Euskal Institutuak ere zeregina izan du aurten dFERIAn: programako lau euskal ikuskizun –Gau Arabiarra (Hika Teatroa), Happyend (Vaivén Producciones), Barbecho (Natxo Montero) eta Barealdi Magikoa (CDN/Tanttaka Teatroa) ingelesezko eta frantsesezko azpitituluekin eskaini dituzte azokan. Horri esker, kanpoko programatzaileek lan horiek jatorrizko hizkuntzan ikusi ahal izateaz gain, horrelaxe programatu ahalko dituzte baita ere. Esaterako, Etxeparen ekimenez, Barealdi Magikoa antzezlanaren euskarazko estreinaldi mundiala Madrilgo CDNn egin zuten iaz, gaztelerazko azpitituluekin.
Hiru sustapenerako programa bultzatu dituzte aurten jaialdian: Eszena T, mugaren bi aldeetako konpainien arteko harremana sendotzeko helbidea duena; Iberoamerikako Leihoa, DFeriara datozen profesionalen artean Iberoamerikako ikuskizunak hedatu, sustatu eta bultzatzeko eta Latinoamerikako jaialditan euskal konpainien presentzia sustatzeko; eta dFERIA Dantzan, dantza bere ezaugarri bereziak eta garrantzia duen diziplina gisa sustatzeko atala. Aurtengo azokaren baitan 28 konpaini ezberdinek, horietako %45 euskaldunak, 29 ikuskizun eskaini dituzte Donostiako 8 agertokitan.