Deialdiak
Deialdiak
Atal honetan aurkituko dituzu Etxepare Euskal Institutuak antolatzen dituen deialdi guztiak, gaia eta egoeraren arabera sailkatuta.

Euskara. Kultura. Mundura.
Harpidetu gure alerta profesionalen zerbitzura eta jaso jakinarazpenak zure intereseko deialdiak irekitzen ditugunean.
Deialdiak
-
Mugikortasuna
Euskal sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzak funtsezko tresna dira atzerrian gure kultur eta sormen sektorearen posizionamendua indartu, bere presentzia eta ikusgarritasuna sendotu, eta nazioarteko kultur eragileekin saretze lana bultzatzeko.
-
Itzulpena
Euskal literatura-sorkuntza nazioartean zabaltzen laguntzeko zubi dira itzulpenak. Alde batetik, literatura-lanak eta laginak beste hizkuntzetara itzultzeko dirulaguntzak ematen ditugu. Bestetik, Etxepare – LABORAL Kutxa Itzulpen Sariaren bidez itzulpengintzaren balioa aitortzen dugu.
-
Unibertsitate Programa
Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kulturaren irakaskuntza sustatzen du nazioarteko unibertsitate eta goi mailako zentroetan. Urtero irakasleak hautatzeko deialdiak antolatzen ditugu, unibertsitateekin lankidetzan, euskal ikasketen irakaskuntzari jarraipena emateko.
-
Euskara Munduan
Euskara eremu akademikotik kanpo ere ikasteko aukerak sustatzea garrantzitsua da Etxepare Euskal Institutuarentzat. Horretarako, mundu osoko euskal etxeetan ematen diren euskara eskolak diruz laguntzen ditugu.
-
2025-03-24
Kimuak 2025 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia abiatu da
KIMUAKen 2025ko ediziora film laburrak aurkezteko epea apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.
-
2025-03-06
Etxepare Euskal Institutuak sei irakurletza-deialdi zabaldu ditu (2025)
Etxepare Euskal Institutuak sei deialdi zabaldu ditu munduko sei herrialdetako unibertsitatetan euskara eta euskal kultura irakatsiko duten irakurleak hautatzeko. Apirilaren 7ra bitartean izena eman ahalko da.
-
2025-02-17
Artistas en Rutaren 2025ko bigarren seihilekoan izen-emateko epea zabalik
Deialdi honek 2025ko uztailetik abendura antolatuko den zirkuituan parte hartzeko hautagaitzak jasotzeko helburua du.