Deialdia irekita: literatura egonaldia Coruñan
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak, 1863 Literatur Egoitzarekin lankidetzan, Coruñan hilabeteko literatura egonaldia egiteko deialdia zabaldu du, euskaraz idazten duten idazleentzat. Ekimen hau 2024ko azaroan egingo da, eta literatura-sorkuntza sustatzea du helburu, horretarako kulturalki aberatsa eta dinamikoa den ingurune bat eskaniz.
Deialdia 18 urtetik gorako idazleentzat dago zuzenduta. Hautagaiek, gutxienez euskaraz liburu bat, edozein generotan, argitaratuta izan beharko dute. Hautatutako pertsonak ostatua, bidaia eta mantenurako poltsa bat izango ditu, baita A Coruñako kultur ekitaldietarako sarbidea ere. Eskabideak 2024ko uztailaren 2tik 21era bitarte aurkez daitezke. Curriculuma, literatura-proiektu bat, aurretiazko lanen dosier bat eta motibazio-gutun bat gehitu beharko dira.
Egoitza hau aukera paregabea da literatura-sorkuntzan bete-betean aritzeko, testuinguru ezin hobean.
Xehetasun gehiago aurkituko dituzu deialdian.