Edinburgoko Fringe jaialdian parte hartzeko deialdia zabalik

2024/12/17

Euskara. Kultura. Mundura.

Etxepare Euskal Institutuak, ADDE Euskal Herriko dantza profesionalen elkartearekin  elkarlanean, 2025ko abuztuan ospatuko den Edinburgh Festival Fringe jaialdian (Edinburgo, Eskozia) parte hartzeko deialdia luzatu nahi die euskal dantza konpainia profesionalei.

Etxepare Euskal Institutuarekin garatutako lankidetzari esker, Euskal Herriko dantza taldeen proposamenak ikusi nahi ditu Dance Base – National Centre For Dance-k, 2 euskal konpainia bere egitarauan sartzeko.

Ondorengo baldintzak betetzen dituzten ikuskizunak onartuko dira:

  • Aretorako lanak (6 x 9 m eszenatokia).
  • 40 eta 60 minutu artean.
  • Formatu txikiko lanak (1 - 3 dantzari artean + teknikari 1 gehienez)
  • Testu gutxi edo publiko gehienak ulertuko duen hizkuntza.
  • Eszenografia eta argiteria xinplea
  • ADDEko kidea izatea edo BASQUE DANCE WORKS CATALOGUEean egotea (Deialdi honetan parte hartzeak 2025eko katalogoan sartzeko konpromezua eskatzen du)

Jaialdian parte hartuko duten konpainiek 2025eko abuztuaren 12tik 24ra egingo dute egonaldia

  • Abuztuak 11 astelehena joaneko bidaia eta entsaioa.
  • Abuztuak 12-24 emanaldiak arratsaldez (12 funtzio, abuztuak 18 astelehena libre)
  • Abuztuak 25 astelehena itzulera bidaia.

Edinburgh Festival Fringe munduko kultur ekitaldi handienetariko eta garrantzitsuenetako bat da. Urtero ospatzen da Edinburgon, Eskozian, abuztuan zehar, Edinburgoko Nazioarteko Jaialdiarekin batera. Artistentzat oso plataforma garrantzitsua da, bai ikusgarritasunagatik eta baita nazioarteko kulturgileekin networking aukeragatik, baina konpainiek ahalegin ekonomiko handia eta antolakuntza ona egitea beharrezkoa da ikusgarritasuna izateko. Fringe-ra etortzen diren mundu osoko enpresa gehienek inbertsio ekonomiko handia egiten dute bertan egoteko. Gure kasuan, Etxepare eta ADDEren laguntzari esker, hautatutako konpainiek honako baldintza hauek izango dituzte:

 Assembly Festival Fringek emanaldietan jasotako guztizko txarteldegiaren %60 emango die konpainiei. (1.800 eta 2.600 euro artean estimatzen dugu denera)

  1. Etxepare Institutuak osoki hartuko ditu bere gain: Konpainien erregistro gastua, ostatua, joan-etorriko hegaldia, eta dietak (80€ eguneko). Aparteko behar teknikoen gastua ere (egongo balitz).
  2. ADDEk dantzari bakoitzeko denera 700€ko (BEZ barne) pizgarria ordainduko dio konpainia bakoitzari (gehienez 3 pertsona), babes-poltsa gisa, aurrez faktura bat aurkeztuta, egonaldi osoagatik.
  3. Banatzaile/ekoizle/laguntzaile bat jarriko du Etxeparek euskal konpainien promozioan Edinburgon laguntzeko 2 astetan zehar.

Proposamenak jasotzeko epea 2025eko urtarrilaren 3an amaitzen da. Xehetasunak hemen.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu