Chillida eta bere Garaikideak. Nazioarteko Kongresua Frankfurten
2015/06/29
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuarekin batera eratutako Eduardo Chillida Katedraren sorkuntzaren harira, Frankfurteko Goethe Universität-ek eskultorea, euskal egilearen artelana eta bere garaikideak ardatz izango dituen nazioarte mailako kongresua antolatu du. Ekitaldia Frankfurteko Goethe Universität-aren Mendebaldeko Kanpusean egingo da uztailak 3 eta 5 bitartean, Forma-Materia-Espazioa: Chillida eta bere Garaikideak izenburupean.
Chillidak, sarritan, euskarriaren espezifikotasuna eta formaren metafisika nabarmentzen duen diskurtso artististiko eta filosofikoaren alorrean kokatzen zuen bere obra . Berak, Brancusi, Braque eta Giacomettiren lan artistikoaren izaera zuen eredutzat; eta Martin Heideggerrekin izan zuen hartu-eman filosofikoari esker, “izate” infinitu propioa duen espazio ontologiko gisa ulertzen den espazio eskultorikoaren nozioa garatu zuen.
Kongresuak Chillidaren adierazpenetan oinarritutako ohiko interpretazioen inguruan berriz hausnartzen du: estetika modernistaren etenik gabeko jarraipentzat hartu beharrean salbuezpenezko irakurketa bat eginez, hots, garaikide dituen Donald Judd, Sol LeWitt eta Anthony Caro artista minimalista eta kontzeptualen artean kokatuz.
Kongresu honen kontzeptua , Artearen Historiaren Institutuan garatu da, Goethe Unibertsitatean, Jon Wood (Henry Moore institutua, Leeds), Thomas Kirchner (artearen historiaren foro alemana , Paris) eta Carl Justi elkartearekin elkarlanean.
PROGRAMA Forma-Materia-Espazioa: Chillida eta bere Garaikideak