Pontificia Universidad Católica de Chile: ‘Chillida, el arte y los sueños’ dokumentalaren proiekzioa
Euskara. Kultura. Mundura.
-
19Api 202409Mai 2024
Santiago
Txileko Unibertsitate Katolikoak ‘Eduardo Chillida. El espacio de las cosas’ erakusketa antolatu du Txileko Unibertsitate Katolikoaren Hedapen Zentroko Arte Galerian. Erakusketa maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik UC arte galerian.
Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin, erakusketaren programazioaren barruan Susana Chillidaren ‘Chillida: el arte y los sueños’ dokumentala proiektatuko da:
- Martxoak 19. Sarrera doan. 17:30, UC zinema (Santiago, Txile).
- Apirilak 19. Sarrera doan. 17:30, UC zinema (Santiago, Txile).
- Maiatzak 9. Sarrera doan. 17:30, UC zinema (Santiago, Txile).
Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kulturaren irakurletza bultzatzen du Txileko Unibertsitate Katolikoan. Euskararen eta euskal kulturaren nazioarteko aintzatespena indartzeko eta beste hizkuntza eta komunitate batzuekin elkartzeko guneak sortzeko helburuarekin, Institutuak euskal ikasketak bultzatzen ditu nazioarteko unibertsitateetan eta goi-mailako irakaskuntzako zentroetan, irakurle-programaren bidez.