Chicago Latino Film Festival: El vasco
Euskara. Kultura. Mundura.

-
20Api 202321Api 2023
Chicago
Jabi Elortegi euskal zuzendariaren ‘El Vasco’ (2022) filma eskainiko dute Chicago Latino Film Festival jaialdian. Apirilaren 13tik 23ra egingo da jaialdiaren 39. edizioa. Jabi Elortegiren ‘El vasco’ filma lehen aldiz izango da ikusgai AEBn.
Bi saiotan eskainiko da filma, Landmark´s Century Centre Cineman:
- Apirilaren 20an, ostegunean, 19:45 (GMT +5).
- Apirilaren 22an, larunbatean, 15:45 (GMT +5).
Jabi Elortegi zuzendaria jaialdian izango da bere azken lanaren proiekzioen egunetan.
Sarrerak jaialdiko webgunean eskuratu daitezke.
‘El vasco’ filmaren protagonista, Mikel (Joseba Usabiaga), Argentinako Cordobara joaten da, urruneko senide batekin bizitzera, Euskaditik ihes egiteko, baina ez du espero bere sustraien garrantzia gogoraraztea. Umorez, baina tragedia-ukituekin, filmak deserrotzea, emigrazioa edo identitate kolektiboaren nahiz indibidualaren eraikuntza bezalako gaiak planteatzen ditu.
Chicago Latino Film Festival jaialdia Chicago hirian egiten da, eta Ameriketako Estatu Batuetako zinema latinoaren jaialdirik handien da.