Ça colle au basque
Euskara. Kultura. Mundura.

‘Ça colle au basque’ du izena datozen 2025-2028 urteetarako aurkeztu dugun ekimenak. Euskal kulturaren proiekzioa frankofoniaren eremuan indartzea du helburu; frantsesa hizkuntza komun duten 321 milioi pertsonak osatutako kultura, nortasun eta hizkuntzen mosaikoa.
Horretarako, Etxepare Euskal Institutua lurralde frankofono desberdinetako erakundeekin loturak sortzeko, garatzeko eta sendotzeko lanean ari da, komunitate horren nazioarteko proiekzioa aprobetxatuz.
Ekimenak, halaber, euskararen ezagutza eta prestigioa sustatzearen alde egiten du, esparru akademikoan euskararen hedapena bultzatuz, sortzaile eta unibertsitateen artean sinergia berriak sortuz, eta egoera diglosikoan dauden hizkuntzen eta hauek hizkuntza hegemonikoekin dituzten harremanen testuinguruan euskararen errealitateari balioa emanez.
-
´Ça colle au basque´ ahots-bilduma
´Ça colle au basque´ ekimenaren inguruan hitz egin digute zenbait parte hartzaile eta eragilek
-
Begirada frankofoniaren unibertsoan
‘Ça colle au basque’ du izena datozen lau urteetarako aurkeztu dugun ekimenak. Euskal kulturaren proiekzioa frankofoniaren eremuan indartzea du helburu; frantsesa hizkuntza komun duten 321 milioi pertsonak osatutako kultura, nortasun eta hizkuntzen mosaikoa.
-
Teresa Larruzea, Sorbonne Nouvelle-eko euskara eta kultura irakaslea
Sorbonne Nouvelle Unibertsitateak, 2025/2026 ikasturtetik aurrera, eskainiko duen euskara eta Iberiar penintsulako beste hizkuntzen inguruko espezializazioaz hitz egin dugu elkarrizketa honetan Teresa Larruzearekin.