Bogotako Zinemateka: ¡Que haiga paz!
Euskara. Kultura. Mundura.
-
30Uzt 202306Abu 2023Bogota
Bogotako Zinematekan gatazka eta bizikidetza ardatz duten pelikula sorta eskainiko da ´Que haiga paz: campo visual, conflicto y memoria´ programaren baitan.
Gatazka eta bizikidetza ardatz duten bost euskal ekoizpen ikusi ahalko dira abuztuan Bogotako Zinematekan. Film hauek Kolonbiako Egiaren Batzordeak, Arteen Institutu Distritalak (Idartes, gaztelaniazko siglatan) eta Etxepare Euskal Institutuak antolatutako programa zabalago baten parte izango dira, “Que haiga paz: campo visual, conflicto y memoria” izena duena.
Egitasmoaren helburua da zinemaren inguruan elkarrizketa bat sortzea, honek Kolonbiako gatazka armatuan duen lekuaz, bere balio narratiboaz eta egiari aurre egiteko gizartearentzat duen garrantziaz hausnartzeko. Kolonbiar gizarteari gertatutakoaz hausnarketa bultzatu nahi du, horrela, adiskidetzerantz bidea egiteko. Programazioaren baitan, hilero, elkarrizketa sozialari ekarpenak egingo dizkioten bertako eta nazioarteko ikus-entzunezko lanak aurkezten dira.
Testuinguru horretan, euskal gatazka eta bizikidetzaren gaiari heltzen dioten zazpi film programatu dituzte:
‘Karpeta Urdinak’ (Ander Iriarte, 2022)
- Uztailak 28, 7:30 p.m. - Sala 3 artoan
- Abuztuak 6, 4:30 p.m. - Sala 2 artoan
‘Non Dago Mikel?’ (Miguel Ángel Llamas, Amaia Merino, 2020)
- Uztailak 30, 8:00 p.m. - Sala 2 artoan
- Abuztuak 5, 5:00 p.m. - El Tunal artoan
´La pelota vasca, la piel contra la piedra´ (Julio Médem, 2003)
- Abuztuak 1, 5:00 p.m. Sala 3 artoan
- Abuztuak 3, 5:30 p.m. - Sala 3 artoan
´Yoyes´ (Helena Taberna, 2000)
- Abuztuak 1, 4:30 p.m. - Capital artoan
- Abuztuak 4, 7:30 p.m. - Sala 2 artoan
‘La Fuga de Segovia’ (Imanol Uribe, 1981)
- Abuztuak 2, 4:00 p.m. - Sala 2 artoan
- Abuztuak 5, 4:00 p.m. - Sala 2 artoan
Zikloa Bogotako Zinematekak komisariatu du.