Bitamine Faktoriaren deialdia: egonaldi artistikoa Buenos Airesen
2015/01/30
Euskara. Kultura. Mundura.
Bitamine Faktoriak esportaziorako arte proiektuei zuzendutako deialdia ireki du, Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten artistentzat. Deialdi honi esker onuradunek egonaldi bat burutuko dute, arte ikerketako proiektuak garatzeko eta gauzatzeko helburuarekin. Lanaren prozesua 2015eko maiatzetik urrira arte izango da eta egonaldia azaroan zehar burutuko da.
Atitadetó Artista Elkartearen egoitzetan 6 hilabetez landuko da proiektua, eta ondoren Buenos Airesen aurkeztuko da lana kultura garaikidearen erreferente diren hainbat tokitan.
Buenos Airesen, jarduera egutegi bat programatuko da tokiko erakundeekin; bertan, artistek parte-hartzea izango dute aretoetan, museoetan, kultur guneetan eta galerietan, hala nola mahai-inguruetan, eztabaidetan, workshopetan, topaketetan eta lan kolektiboetan bertako artista ezagunekin.
Horrela, onuradunak esperientzia artistikoa eta esperimentala edukiko du, eta ahalik eta etekinik handiena atera ahal izango du bizipenetatik, bai bere ibilbide profesionalerako, bai lanaren formulaziorako zein ikerketa prozesurako. Programak helmuga dituen eremu artistiko-kulturalak ez dira mugatzen diziplina zehatz batzutara eta, besteak beste, horietan hauek sartzen dira: arte plastikoak, ikus-entzunezko arteak, performance-a, hiriko esku-hartzea, diseinua, soinuzko artea eta abar.
Gainera, sorkuntzarako laguntzen deialdia ere iragarri du erakundeak. Informazio guztia hemen duzu.