Bitamine Faktoriak ireki du EAS/EZE programan izena emateko epea
Euskara. Kultura. Mundura.
Bitamine Faktoriak ireki du EAS/EZE proigraman izena emateko epea, azaroaren 7ra bitarte. Artearen ikerketa eta ekoizpena bultzatzea xede, sortzaileen sustapenean lagundu eta artisten nazioarteko mugikortasuna sustatzen ditu programak. Hautatuak, lana euskal testuinguruan garatu eta, ondoren, Buenos Aires hirian aurkeztuko du sorkuntza-proiektu bat hautatzeko.
Arte ikerketa eta ekoizpen proiektu bat garatu eta gauzatzeko helburuarekin, hurrengo diziplinetako proposamenak aintzat hartzen dira, besteak beste: arte plastikoak, ikus-entzunezko arteak, performance-a, hiriko esku-hartzea, diseinua edota soinuzko artea.
Lan prozesua 2022ko azarotik 2023ko abuztura bitartean garatuko da. Buenos Airesen egonaldia abuztutik 2023ko urrira izango da, BienalSur-aren egitarauarekin bat etorriko da. Eta 15-30 egun bitarteko iraupena izan dezake.
EAS/EZE programako onuraduna Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den eta arte ikerketa eta ekoizpen proiektu bat garatu eta Argentinako Buenos Aires Hirira esportatzea nahi duen pertsona oro izan daiteke.
Izen-ematea Bitamine Faktoriaren web orriaren bitartez egin behar da.