Bitamine Faktoriak hautatu du 2023an EAS/EZE programan parte hartuko duen artista
Euskara. Kultura. Mundura.
Bitamine Faktoriak hautatu du 2023an EAS/EZE programan parte hartuko duen artista. Estibaliz Sadaba izan da euskal arte garaikidearen nazioartekotze programarako persona aukeratua, ‘acciones B)))’ proiektuagatik. Egonaldi artistikoan hausnartuko du nola urteetan zehar emakumea etxe-eremura mugatua izan den. Epaimahaia osatu dute Bitamine Faktoriak, Miriam Isasik eta Diana Wechsler-ek osatu dute.
Artearen ikerketa eta ekoizpena bultzatzea xede, sortzaileen sustapenean lagundu eta artisten nazioarteko mugikortasuna sustatzen ditu programak. Hautatuak, lana euskal testuinguruan garatu eta, ondoren, Buenos Aires hirian aurkeztuko du sorkuntza-proiektu bat hautatzeko.
Estibaliz Sabada bizkaitarra (Bilbo, 1963) artista eta Arte eta Ikerketan doktorea (EHU/UPV) da. Hainbat beka jaso ditu: l’Accademia di Spagna a Roma (2018 eta 2016); BBVA Fundazioa; Beca Art i Natura, Farrera (La Panera, LLeida); La Cité International des Arts, Paris; Fundación Arte y Derecho; Artium Museoa eta Bilbaoarte Fundazioarenak, besteak beste.
Erakusketak egiteaz gain, mintegi-lantegiak ere zuzendu ditu praktika artistikoei, aktibismoari, feminismoari eta Queer teoriari buruz, eta hainbat argitalpenetako editorea ere izan da. Hitzaldiak ere eman ditu estatuko hainbat museo, arte zentro eta unibertsitateetan.
EAS/EZE programaren bidez arte ikerketa eta ekoizpen proiektu bat garatu eta gauzatzeko helburuarekin, hurrengo diziplinetako proposamenak aintzat hartzen dira, besteak beste: arte plastikoak, ikus-entzunezko arteak, performance-a, hiriko esku-hartzea, diseinua edota soinuzko artea.
Lan prozesua 2023ko abuztura bitartean garatuko da. Buenos Airesen egonaldia abuztutik 2023ko urrira izango da, BienalSur-aren egitarauarekin bat etorriko da. Eta 15-30 egun bitarteko iraupena izan dezake.