BIME PRO Bogota 2023: Basque. Music.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
03Mai 202307Mai 2023Bogota
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2023ko maiatzaren 3tik 7ra egingo da. Oreka TX taldeak Basque. Music. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du, maiatzaren 4an.
Euskal Herriko musika nazioartekotzeko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen duten Basque. Music. plataforma Kolonbiako hitzordu honetan egongo da beste behin Latinoamerika eta Euskadiren arteko zubi artistiko eta profesionalak eraikitzeko helburuz.
- Maiatzaren 3an, 14:30ean: Basque. Music. pitching-a.
- Maiatzaren 4an, 10:00etan: Lantaldeak Basque. Music. - Kolonbia. Bertan, Euskal ordezkaritzak Kolonbiako ordezkaritzarekin etorkizunean landu ditzaken proiektluak aztertuko dira.
- Maiatzaren 4an, 19:30ean: Oreka TX taldearen showcasea, Parque de la Araña (Distrito Creativo de San Felipe) agertokian.
- Maiatzaren 5ean, Basque. Music.-ek ‘Asociarse: la importancia de “ser parte”, claves y buenas prácticas’ panel profesionalean hartuko du parte Brasil, Espainia eta Colombiako eragileekin batera.
BIMEn antolatuko diren ekitaldiez gain, maiatzaren 2an Musika Bulegoak Universidad Nacional de Colombian Idartes Institutuak antolatu duen Seremus 2023 mintegian parte hartuko du, Colombia eta Mexikoko hainbat profesional eta adituekin batera.
Musika Industriaren Nazioarteko Topaketa duela hamaika urte hasi zen Bilbon, eta Amerikako kontinentean bigarren edizioa ospatuko da aurten.
BIMEk 50 herrialde baino gehiagotako musikaren industriako profesionalak biltzen ditu urtero. Bogotako edizioko programan, bere horretan mantentzen dira nazioarteko erreferentziazko ekitaldi gisa kokatu duten esentzia eta espiritu berritzailea, eta garatzen diren bitartean jorratuko diren gaien zabaltasunean islatzen da: joera artistikoak, jaialdiak, garapen jasangarria, berrikuntza teknologikoa, grabatutako musika eta zuzeneko musika, plataformak, startupak edo marko legegileak, eta horiek dira paneletan, tailerretan eta masterretan eztabaidatuko diren gaietako batzuk.
Euskal musikak ikusgarritasun berezia izango du Bogotan. Jardunaldi profesionalak, negozio-harremanak, showcaseak eta kongresuak euskal profesionalek, artistek eta enpresek parte hartuko duten jardueretako batzuk baino ez dira izango.
Maiatzeko lehenengo astean, musikaren industriako berrikuntzaren, teknologiaren, networkingaren eta etorkizunaren erdigunean bilakatuko da Bogotá. Etengabean eraldatzen ari den industria baten etorkizuna sustatzen duten erronken gainean hausnartzeko gune bat sortzea xede duen ekitaldi garrantzitsua izango da.