BIME PRO azoka profesionaleko Basque. Music.-en showcasean parte hartzeko deialdia zabalik
Euskara. Kultura. Mundura.
2023ko urriaren 25tik 28ra egingo da Bilboko BIME PRO nazioarteko musika profesionalaren topaketaren hamaikagarren edizioa. Jaialdiko antolatzaileek hiru euskal talde edo bakarlari aukeratuko dituzte Basque. Music.-en showcasean parte hartzeko. Helburua talde horiek nazioarteko musikaren profesionalen aurrean zuzenean aurkezteko aukera ematea da. Hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago.
Gainera, musikari hautatuek nazioko eta nazioarteko sustatzaile eta erosleen publiko bat izango dute, eta hiru eguneko kongresu profesionaletan parte hartzeko aukera ere izango dute. Bertan, sareak sortu eta kultura- eta sormen-industrietako arlo guztietako profesionalekin harremanetan jarri ahal izango dira.
Basque. Music.-ek diru-kopuru bat bideratuko du kontzertu honetako gastuak ordaintzera. Oinarriak hemen kontsultatu daitezke. Izena emateko epea maiatzaren 15etik 31era bitartean (biak barne) egongo da irekita. Deialdian parte hartzeko galdetegi hau bete behar da.
BASQUE. MUSIC. Musika Bulegoak koordinatzen duen eta Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza duen egitasmoa da. Honen helburua da euskal sormen-, kultura- eta arte-eszenatokiaren eta haren kultura- eta sormen-industrien nazioarteko sentsibilizazioa eta ikusgarritasuna areagotzea da.