BIME Bogotá eta Musika Bulegoa Sariak 2025
Euskara. Kultura. Mundura.
Abian diren musikaren alorreko bi deialdi:
Musika Bulegoa Sariak
Musika Bulegoak bultzatutako sari hauen helburua Euskal Herrian sortu eta ekoitzitako musikaren kalitatea eta musikarien eta sektoreko eragileen jarduera aitortzea da. Urtarrilaren 30era arte Euskal Herriko musikari eta taldeek zabalik dute 9. edizio honetara aurkezteko deialdia. Aurten, maiatzaren 14an banatuko dituzte sariak, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
BIME Bogotá
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Showcase bat eskaintzeaz gain, hautatutako artistak edo taldeak kongresuaren hiru jardunaldietan parte hartzeko eta nazioarteko musikaren industriako arlo guztietako profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izango du. BIME Bogotá maiatzaren 6tik 9ra izango da.
Deialdia urtarrilaren 21era arte dago irekita.