BIME 2024: Basque. Music.

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 29
    Urr 2024
    01
    Aza 2024
    Bilbo

Urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean egingo dute nazioarteko BIME azokaren hamabigarren edizioa. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta aurten ere Bilboko Euskalduna jauregian ospatuko da.

BASQUE. MUSIC.-ek stand propioa izango du azokan, eta hainbat jarduera prestatu ditu sektoreko eragileen arteko elkarrizketa errazteko, ezagutzak partekatzeko eta Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musika bultzatzeko.

Urriak 29

10:00etan, matchmaking Euskal Herriko eta Kolonbiako delegaritzen arteko topaketa gosaria 3.solairuko jatetxean. Topaketa honi esker Euskal Herriko eta Kolonbiako musikaren profesionalak biltzeko networking gosari bat antolatu da. Bi herrialdeetako profesionalek elkar ezagutzeko aukera izango dute.

12:30etan Pro IV (0D2)  aretoan BASQUE. MUSIC. Pitch saioa egingo da. Bertan, Euskal Herriko bost proiektu aurkeztuko dira. Saio honek koktel txiki bat izango du aurkezpenen ostean networking-a errazteko.

19:30 Stage Live eszenatokian BASQUE. MUSC. Showcasea: Montana, La Furia eta Ezezez.

Urriak 30

10:00etan, 5H aretoan (5. solairuan), musika babesletzen inguruko topaketa bat egingo da hainbat markekin.  Kultura-babesletzak eta musikaren sektoreko ekimen ezberdinak babesteko aukerez hitz egingo da bertan. Jarduera honek harremanak sendotzeko asmoarekin koktel txiki bat izango du.

Azaroak 1

BIME agurtzeko BIME x Stereorocks egitasmoaren hirugarren edizioa egingo da. Ekimen honen helburua Euskal Herriko klub eszena ikusaraztea eta balioan jartzea da, eta bertako artistei Stereorocks klubean aritzeko aukera eskaintzen die. Aurten Lotura kolektiboa izan da hautatua, eta bere eskutik, J-3Ø3 (Irun), Aitana Rodríguez (Durango) eta Bendia (Iruñea) zuzenean arituko dira azaroaren 2ko goizaldean (01:00 am) Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltza aretoan.

Montana

Montana Bilboko indie-rock talde bat da, eta hainbat eragin musikal soinu bakar eta propio batean uztartzeko gaitasuna du ezaugarrietako bat. Rober Une, Guillermo Shelly, Ekain Alzola, Dani Thomas eta Jon Freskok osatzen dute taldea. Musika-proposamen dotorea sortu dute, letra zorrotzez jantzia, eta etengabe euren musikaren mugak zabaltzen saiatzen dira. Bere lehen diskoa, ´Sin la red´, Rafa Sardinak nahastu zuen, 18 Latin Grammy sari irabazi zituen ekoizlea.

Azken bi hilabeteetan, Montanak bi single aurkeztu ditu: ´Me Sienta Bien´, Los 40 Principales Euskadin 1. postuan aukeratua izan zena, eta ´Tú´, Gabriel de la Rosa Shinovako abeslariarekin elkarlanean. Milaka entzuketa izan ditu, eta Los 40 Principales Euskadin 1. postuan hautatu dute.

La Furia

Nerea Lorón Díazen musika proiektua da La Furia. Hamarkada batean argitaratutako lau diskoetan (´No hay clemencia´, 2013; ´Vendaval´, 2017; ´Pecadora Volumen I´, 2019; ´Post Mortem´, 2022), La Furiak kontzientzia, samurtasun, ordena eta ironian irabazi du. Gozamena jaio da, nahiz eta amorruak etxeko marka izaten jarraitzen duen. Orain, ahotsa eta flow-a bustitzen dituen lurpeko tristura batek, orain hasi eta berak nahi duenean amaituko den garai bati bide ematen dio. Etapa berri hori ez dago – eta ez du egon nahi – bere garaitik kanpo. Hurrengo diskoa 2024aren amaieran kaleratuko du.

EZEZEZ

Atzean geratu da Unai Madariagak (ahotsa/gitarra) bere lehen bakarkako lana argitaratu zuen pandemiaren osteko garaia. Esperientzia horretatik eta Eneko Ajangizekin (gitarra) ekoizle gisa izandako sinergiatik sortu da EZEZEZ. Handik gutxira, Alvaro Olaetxea (Capsula) baterian jarri zen eta Mikel Irigoyen baxuan.

2022an lehen diskoa argitaratu zuten: ´When I Think Something is Funny, I Smile´. Musika prentsaren arreta bereganatu zuen diskoak; Mondosonoro aldizkariak 8/10 eman zion.

Do it yourselfeko militantziari eta sormenari esker, 2023ko abendurako taldeak bere bigarren LPa izango du kalean, ´Katuzaldia´. Beste behin ere, grabazioa, nahasketa eta masteringa banda beraren eskutik. Eta bai, edizioa ere bai.

EZEZEZek dena egiten du bigarren lan honekin askoz sendoagoa dirudien soinua eta irudia definitzeko. Eraginak? Agian Parquet Courts, Viagra Boys edo Idles? Hala ere, 70eko hamarkadako psikodeliaren nostalgiatik grunge berritzaileraino denbora-ildo bat marrazten duten gehigarri estilistikoekin jarrai genezake. Hori guztia egungo gaiekin eta melodien bidez estigmetatik askatutako punkaren indarrarekin sendotu da.

Euskal musikari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu