Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XIII

Euskara. Kultura. Mundura.

Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XIII

Nazioarteko ingurune akademikoetan eta ingurune akademiko eleanitz eta kulturartekoetan euskara, euskal literatura eta euskal kultura irakasteko metodologiak eta tresnak eskainiko dizkizu prestakuntza praktiko honek.  Adituekin egindako saioak eta formatu txikiko lantegiak konbinatzen ditu.

2010. urtean sortu zenetik, Etxepare Euskal Institutuak Euskal Ikasketen ikusgarritasuna eta hauen integrazioa sustatu du mundu osoko unibertsitateetan eta goi-mailako ikasketa zentroetan. Gaur egun, Institutuaren lankidetzari esker, Europa, Amerika eta Asiako 34 unibertsitatek euskara, euskal literatura eta euskal kultura eskaintzen dituzte beren gradu eta graduondoko curriculumetan.

“Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XIII: euskal kultura nazioartean eta eremu eleanitzetan irakasteko lantegia” udako ikastaroan euskarak, literaturak eta euskal kulturak nazioarteko panorama akademikoan duten lekua ezagutzeko aukera izango duzu irakasle (irakurle ere deitzen zaie jargoi akademikoan) eta nazioarteko esperientzia duten adituen eskutik.

Esperientziatik abiatuta, eta hitzaldi formatuko saioak eta tailerrak uztartuz, euskal kultura hainbat diziplinatan nola irakatsi eta transmititu landuko duzu modu praktikoan. Euskal Ikasketen didaktika hainbat ikuspegitatik aztertuko duzu, eta metodologiak, tresnak eta baliabideak eskuratuko dituzu, benetako kasuetan sakonduz.

Gainera, gaur egungo eta etorkizuneko irakasleen prestakuntza indartzera eta eguneratzera bideratutako ikastaro honetan, Etxepare Euskal Institutuaren Euskal Ikasketen sarea ezagutuko duzu, eta nazioarteko unibertsitate batean irakastea zer den ikusiko duzu.

  • Benetako kasuetan oinarritutako prestakuntza praktikoa jasoko duzu
  • Formatu txikiko lantegietan egingo duzu lan
  • Metodologiak, tresnak eta baliabideak eskuratuko dituzu
  • Diziplina anitzeko ikuspegietatik euskara, euskal literatura eta euskal kultura nola irakatsi eta transmititu ikasiko duzu
  • Herrialde eta ikaslegoaren errealitatera egokitutako proposamen didaktikoak garatuko dituzu
  • Aditu eta profesionalen eskutik ikasiko duzu
  • Nazioarteko unibertsitate batean euskara euskal literatura eta euskal kultura irakasteko prestakuntza jasoko duzu. (Ikastaro honek irakurleak hautatzeko deialdietan meritu gisa puntuak ematen ditu).

Nazioarteko testuinguruetan euskara, euskal literatura eta euskal kultura irakasteko eta transmititzeko metodologia, tresna eta baliabideak eskura itzazu aditu eta profesional nabarmenen eskutik.

DATAK: UZTAILAK 19-20, 2023
FORMATUA: AURREZ-AURREKOA / ONLINE
HIZKUNTZA: EUSKARA
BALIO AKADEMIKOA: 20 ORDU
PREZIOA: 25 EUROTIK HASITA

Ikastaroa bi multzotan egituratzen da: alde batetik, adituek emandako hitzaldi formatuko saio teoriko-praktikoak, kasu errealetan oinarrituak. Bestetik, lantegi praktikoak talde txikietan.

Saio teoriko-praktikoetan curriculum-proposamenak ezagutuko dituzu arlo hauetako adituen eskutik: euskal kultura (oro har), euskararen didaktika, literatura, zinema eta euskal kultura ingurumen humanitateen ikuspuntutik.

Lantegi praktikoetan, errealitate jakin batzuetara egokitutako proposamen berriak garatuko dituzu. Lantaldeak aurrez aipatutako arloen inguruan osatuko dira.

Amaitzeko, talde bakoitzak bere proposamena partekatuko du gainerakoekin.

Bi modutara har dezakezu parte:

  • Hitzaldiak eta lantegiak, aurrez aurre (K11-23) (*Norberak bere ordenadorea eraman beharko du).

Bai atzerrian eta bai Euskal Herrian, batez ere migratzaileak gizarteratzeko esparruetan edota nazioarteko programetako unibertsitate-ikasleei zuzendutako eremuetan, euskara, euskal literatura eta euskal kulturari buruz hausnartu nahi duten graduatu, profesional, irakasle edo humanitateetan (filologia, artea, ikasketa globalak, ikasketa kulturalak, etab. ) interesa duen edonoretzat dago pentsatuta.

  • Nazioarteko unibertsitateetan euskara, euskal literatura eta euskal kultura irakasteko gakoak ezagutuko dituzu.
  • Metodologia eta baliabide didaktikoen inguruan hausnartuko duzu.
  • Oinarri sendoa jasoko duzu euskara, euskal kultura, literatura, zinema eta ingurumenaren humanitateen esparruetan.
  • Benetako kasuetan oinarritutako ariketa praktikoak egingo dituzu.
  • Euskal Ikasketekin lotura duten nazioarteko ingurune akademikoei buruzko ikuspegi zabala eta diziplina anitzekoa lortuko duzu.
  • Etxepare Euskal Institutuak urtero antolatzen dituen Euskal Ikasketen irakasleak hautatzeko deialdietarako puntuak lortuko dituzu.
  • Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren hezkuntza sailek homologatutako ziurtagiri ofiziala jasoko duzu.

Uztailak 19

“Maletan zer eraman atzerrian euskal kultura irakasteko“
Xabier Paya Ruiz | Sortzailea, kultur kudeatzailea eta irakurle ohia

“Euskal literatura testuinguru globalean: Boise State Unibertsitatearen kasua“
Ziortza Gandarias Beldarrain | Boise State University / Etxepare Euskal Institutua - Irakaslea

“Euskal gramatika metodo kognitiboan oinarrituta irakasteko adibideak“
Maddalen Subijana Puelles | Freie Universität Berlin / Etxepare Euskal Institutua - Irakurlea

Lantegia (goizeko azken zatian eta arratsaldean)

Uztailak 20

“Natura eta kultura Euskal Herrian: ingurumen-humanitateen ikuspuntua“
Maitane Ostolaza Esnal | Université de Perpignan - Irakaslea

“Euskal zinema atzerrian kitzikagarri egiteko gida laburra“
Harkaitz Cano Jauregi | Idazlea
Unai Zaballa Clares | UNAM / Etxepare Euskal Institutua - Irakurlea

Lantegia (goizeko azken zatian eta arratsaldean)

Bi modutara har dezakezu parte:

  • Hitzaldiak eta lantegiak, aurrez aurre (K11-23) (*Norberak bere ordenadorea eraman beharko du).

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu