Bi euskal konpainia, gaur hasiko den Libourneko Fest´Arts jaialdian
2017/08/03
Euskara. Kultura. Mundura.
Gaur hasita, eta 5era bitartean kaleko arteen FEST´ARTS jaialdia ospatuko da Libournen, eta aurten KpiqA Collective eta Proyecto Larrua konpainia euskaldunak izango dira bertan. Gainera, euskal-akitaniar programatzaileen topaketa ere antolatu da jaialdiaren baitan.
Gaur hasita, eta 5era bitartean kaleko arteen FEST´ARTS jaialdia ospatuko da Libournen, eta aurten KpiqA Collective eta Proyecto Larrua konpainia euskaldunak izango dira bertan. Gainera, euskal-akitaniar programatzaileen topaketa ere antolatu da jaialdiaren baitan.
2012. urteaz gerotik, Etxepare Euskal Institutuak Fest’Arts jaialdiarekin elkarlanean dihardu euskal kale antzerkia nazioartean zabaltzeko xedez: ”Euskadi à Libourne”programaren bitartez, Hego Euskal Herriko konpainia berri zein kontsolidatuek ikuskizunak eskaintzen dituzte jaialdiaren baitan. Aurten, bi euskal konpainia izango dira euskal leiho honetan: KpiqA Collective eta Proyecto Larrua.
Kpiqa Collective konpainiak Eight ikuskizuna arkeztuko du bertan, forma aldetik perfektua den 8 zenbakiaren baitan eraikitako dantza ikuskizuna. Proyecto Larruak, aldiz, espazio urbanoetarako sortutako Larrua ikuskizuna eramango du Libournera, dantza garaikidea eta break dance-a uztartzen dituen emanaldia, Leioako Umore Azokan saritua izan zena.
Horrez gain, euskal-akitaniar profesional eta ikusleen arteko topaketa izango da jaialdian -abuztuaren 3an, 13:00etan- non Etxepare Institutuko kultur zuzendari Irene Larrazak parte hartzuko duen euskal konpainietako kideez eta akitaniako programatzaile eta instituziotako ordezkariekin batera.
Institutuaren eta jaialdiaren arteko lankidetza Aquitaine.eus proiektuaren baitan kokatzen da, bi lurraldeen arteko zubia eraikitzeko asmoz. Azken hori Eusko Jaurlaritzak eta Nouvelle Aquitaine Eskualdeak osatzen duten Akitania-Euskadi Euroeskualdeak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Kultur Erakundeak 2016an abian jarritako lankidetza da.