Berri Txarrak, Euskarazko Album Onenaren irabazle MIN sarietan: Ez dadila haria eten!

2015/05/12

Euskara. Kultura. Mundura.

Berri Txarrak taldeak irabazi du Musika Independentearen Euskarazko Album Onenaren Etxepare saria, bere azken lana, Denbora da poligrafo bakarra diskoari esker; zorionak eta ez dadila haria eten! Bart gaueko sari banaketan iragarri zen entzuleek bozka bidez aukeratutako irabazlea, Gatibu, Joseba Irazoki, Kepa Junkera eta  Ruper Ordorikarekin batera finalista izan dena Etxepare Euskal Institutuak babesten duen sarian. Etxepareko zuzendari Aizpea Goenagaren  eskutik saria jaso ondoren zuzeneko emanaldia eskaini zuen hirukoteak. Gainera, Belako talde euskaldunak Artista Berri Onenaren saria eskuratu du. Zorionak zuei ere!

Beren 20. urteurrenarekin batera, Berri Txarrak taldeak disko hirukoitza kaleratu du: Denbora da poligrafo bakarra. Hiru leku ezberdinetan,  hiru ekoizle ezberdinekin grabatutako hiru diskoz osatuta dago lana: Harian, Helduleku guztiak eta Xake-Mate. Ross Robinson, Ricky Falkner eta Bill Stevenson ekoiztetxeetan grabatu dituzte hiru diskoak. Eskuratutako saria merezi duen lana, zalantzarik gabe.

Sari banaketako protagonista, aldiz, Vetusta Morla taldea izan zen, 7 sari eskuratuta, horien artean: Artista Onena, Disko Onena eta Abesti Onena. Musika Independentearen Sariak 2009.urtean sortu ziren, produkzio independenteen dibertsitate eta kalitate artistikoa onartu eta aditzera emateko xedearekin. Musika eta sortze prozesua publikoari gerturatzeko helburua ere dute sariok. Sari banaketan egon ez ziren zaletuek #PremiosMIN traolaren bitartez jarraitu zuten ekitaldia.

Ikusi irabazle guztiak hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu