Berlinale - EFM 2021: Basque. Audiovisual.
Euskara. Kultura. Mundura.

-
01Mar 202105Mar 2021
Berlin
Euskal zinemagile ugarik hartuko dute parte Berlinale jaialdiko merkatuan, martxoaren 1etik 5era. Europako zinema-jaialdi nagusia bi zatitan gauzatuko da aurten: Berlinale Co-Production Market, Berlinale Talents eta World Cinema Fund egitasmoak burutuko dira aste honetan, eta ekainean, aretoetan eta aire zabalean egingo dira proiekzioak.
Basque Audiovisual euskal zinemaren markak stand birtuala izango du Berlinaleko merkatuan, Cinema from Spain atariaren baitan, nazioarteko eragileei azaltzeko zer nolako pizgarri fiskal eta laguntza-sistemak dauden euskal lurraldean, baita nazioarteko industriaren zerbitzura dauden tresnen eta elkarteen berri emateko ere.
Era berean, Euskadiko profesional ugarik hartuko dute parte topaketa profesionalean: besteak beste, Miren Aperribay (Atera Films), Ainhoa Andraka (Doxa Producciones), Nicos Beatty (Soul Pictures), Liliana Braco (Soul Pictures), Rafael Marín (Soul Pictures), Eduardo Carneros (Euskadi Movie AIE), Unai Fernández (Barton Films), Iker Ganuza (Lamia Producciones), Naiara Martínez de Marigorta (Expressive Media), Izaskun Pérez (Expressive Media), Maru Solores (Lumiere Ekoizpenak), Alberto Sota (Pantoma Films) eta Julieta Juncadella (Vitrine Filmes).
Zineuskadiko eta Europa Creativa MEDIA Euskadi bulegoko ordezkariak ere izango dira hitzorduan, baita Donostia Zinemaldiko, Zinebiko, Zinegoak-eko, Gaztefilm-eko eta Tabakalerako kideak ere.