Basque Window: euskal zinema Londresen izango da beste behin
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskal ekoizpenek euren atal propioa izango dute berriro ere London Spanish Film Festival zinema jaialdian, Etxepare Euskal Institutuak babesten duen Basque Window leihoarekin. Irailaren 21-24 bitartean hiru euskal ekoizpen ikusi ahal izango dira Londreseko jaialdian.
Zortzigarren urtea du euskal leihoak jaialdian, eta aurten Pedro Aguileraren ´Demonios tus ojos´ filmarekin zabalduko da, hilaren 23an; pelikula estreinakoz ikusi ahal izango da Londresen. Egun berean Alex de la Iglesiaren azken filma ere eskainiko dute, ´El Bar´ (2017), eta horren aurretik Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren ´Renovable´ film laburra proiektatuko dute. Azkenik, euskal zinemari eskainitako atala Koldo Serraren Gernika (2016) filmaren emanaldiarekin amaituko da.
13. edizio honetan, jaialdiak hitzaldiak eta solasaldiak antolatu ditu emanaldien ostean, zuzendari eta lan-taldeek zuzenean aurkeztu ditzaten euren lanak, eta publikoa ere izan dadin jaialdiaren parte.