Basque. Playlist. #22 – Montana

2025/02/19

Euskara. Kultura. Mundura.

Rockaren eta lirikaren artean mugitzen den boskote bizkaitarra da Montana. Rober Une, Guillermo Shelly, Ekain Alzola, Dani Thomas eta Jon Fresco musikariek osatzen dute taldea, eta hainbat estilo, letra zorrotzak eta itxura dotorea uztartzen dituzte. Rockaren energia eta melodia sofistikatuak bateratuz, indie eszenan bereizgarria den soinu propioa lortu dute.

Sin la red’ bere lehen estudioko albumaren ekoizpenean parte hartu du Rafa Sardinak, hemezortzi Latin Grammy irabazi dituen musika-ekoizle ospetsuak. Talde bilbotarraren arabera, disko honek letra sakonak, melodia gogoraerrazak, harmonia iradokitzaileak eta Indie-Rockaren indar guztia biltzen ditu. ‘Tu supermán’ eta ‘Por amor al arte’ abestiek oihartzun handia izan dute publikoaren eta kritikaren artean, eta Montana gaur egungo musika-panoramaren proposamen itxaropentsuenetako bat bihurtu da. Diskoa musika popularraren hainbat adarretatik igarotzen da, mezua zaintzeaz ahaztu gabe.

2024an taldeak lau single berri aurkeztu zituen: ‘Me sienta bien’, ‘Si salgo de aquí’, ‘’ eta ‘Un akorde más’. Horietan, lehen albumean zuten indarra erakusten jarraitzen dute, eta asmoen adierazpen garbia dakarte: “guztiaren gainetik, gozatzea eta gure lana maitatzea”.

Spotify-ko zerrenda hau ikusteko, cookie estatistikoak eta marketinekoak onartu behar dituzu. Cookie horiek onartzeko, sakatu botoi hau.

Euskal musikari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Etxepare Euskal Institutua eta sortzailea

Etxepare Euskal Institutuak AIEnRUTa-Artistas programa babesten du, urtero Estatu mailan egiten diren bi zirkuito deialdietan (urtarrila- ekaina eta iraila-abendua) euskal musikarien presentzia bermatzeko. Aurtengo zirkuituaren bigarren bueltan La Montana izan da artista aukeratuetako bat da. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu