Basque. Playlist. #21 – La Furia

2025/02/19

Euskara. Kultura. Mundura.

2024ko azaroan argitaratu zen ‘Ultra’, La Furia euskal rap-kantariaren azken diskoa. Laugarren lan hau elebiduna eta eklektikoa da, eta euskararekiko lotura indartzeko zein bere soinu proposamenaren mugak zabaltzeko baliatu du. Hamar urtetik gorako ibilbidean zehar, Cascanten (Nafarroa) jaiotako Nerea Lorón Díaz rap feministaren ahots indartsuenetakoen artean kokatu da, bere estilo gordin eta zuzenagatik nabarmenduz. Berak behin baino gehiagotan adierazi duen bezala, bere musika ahotsa altxatzeko, amorrua bideratzeko eta kapitalismoari, heteropatriarkatuari eta beste zapalkuntza-sistema batzuei aurre egiteko arma da.

´Ultra’ diskoarekin, La Furiak salaketa sozialarekin duen konpromisoa berresten du, eta rap generoaren formula komertzialetatik urruntzen duen bilakaera artistikoa ere erakusten du. Albumak rapa, trapa, reggaetona eta rocka uztartzen ditu, eta esperimentazioaren eta bere nortasun musikal nahastezinaren arteko oreka lortzen du. Bere letrek, ikuspegi kritiko eta borrokalariaz bustita, identitatea, emakumeen ahalduntzea eta berdintasunaren aldeko borroka jorratzen dituzte, aldarrikapen hutsetik haratago doan sakontasunarekin.

Esentzia galdu gabe bere burua berrasmatzeko duen gaitasunaren erakusgarri da diskoa. Gainera, Espainian rap musikaren panoraman eragin handienetakoa izan duen artistetako bat bilakatu da. La Furia ez da soilik emakumeentzako erreferentzia musikan; artea erresistentziarako tresna eta injustizia sozialen ispilu dela ikusten dutenentzat ere bada. ‘Ultra’ lanarekin, egungo eszenan bere ahotsa ezinbestekoa dela baieztatzen du.

Spotify-ko zerrenda hau ikusteko, cookie estatistikoak eta marketinekoak onartu behar dituzu. Cookie horiek onartzeko, sakatu botoi hau.

Euskal musikari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Etxepare Euskal Institutua eta sortzailea

Etxepare Euskal Institutuak AIEnRUTa-Artistas programa babesten du, urtero Estatu mailan egiten diren bi zirkuito deialdietan (urtarrila- ekaina eta iraila-abendua) euskal musikarien presentzia bermatzeko. Aurtengo zirkuituaren bigarren bueltan La Furia izan da artista aukeratuetako bat da. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu