Basque. Playlist. #19 – Mikel Azpiroz
2025/02/14
Euskara. Kultura. Mundura.
Mikel Azpiroz Garmendia musikari eta konpositore donostiarra da, pianista eta teklatu-jotzaile gisa duen maisutzagatik ezaguna. Musikarekiko grina gaztetan piztu zitzaion, sei urte besterik ez zituenean. Kontserbatorioan musika klasikoa ikasi bazuen ere, laster beste genero batzuk esploratzeko beharra sentitu zuen, eta jazzean eta bluesean aurkitu zuen bere benetako soinu nortasuna.

Bere ibilbidean zehar, Lau Behi eta Elkano Browning Cream taldeetan parte hartu du, baita musikari garrantzitsuekin kolaboratu ere, Jabi Muguruza kasu. Hala ere, bakarlari gisa erakutsi du bere alderik introspektiboena eta pertsonalena. Bere bakarkako debuta, ‘Gaua’ (2013) diskoa, bere lanik intimoena dela diote askok. Hiru urte geroago, ‘Zuri’ kaleratu zuen, bluesa euskal musika tradizionalarekin eta ukitu abangoardistekin uztartzen duen albuma. 2020an, bilakaera horrekin jarraituz, ‘Islak’ aurkeztu zuen, Karlos Aranzegi bateria-jotzailearen laguntzarekin.
Bere proiektu berrienak, ‘Pake Pieza’ (2024) izenekoak, bere estiloa sendotzen du introspekziora eta meditaziora gonbidatzen duten bederatzi konposizioz osatutako bilduma batekin. Azpirozen musika hainbat soinu-paisaiatatik igarotzen da, genero bakar batean sailkatu gabe. Estilo sofistikatua eta ñabarduraz betea du, eta inpresionismoa, urrutiko lurraldeetako oihartzunak —euskaldunak barne—, bluesik ustekabekoena eta abangoardiako keinu sotilenak konbinatzen ditu, lengoaia musikal paregabea eta oroitarazlea sortuz.

Euskal musikari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.
Etxepare Euskal Institutua eta sortzailea
Etxepare Euskal Institutuak AIEnRUTa-Artistas programa babesten du, urtero Estatu mailan egiten diren bi zirkuito deialdietan (urtarrila- ekaina eta iraila-abendua) euskal musikarien presentzia bermatzeko. Aurtengo zirkuituaren bigarren bueltan Mikel Azpiroz izan da artista aukeratuetako bat da.