Basque. Playlist. #17 – EZEZEZ
Euskara. Kultura. Mundura.
EZEZEZ 2022an Unai Madariagaren eskutik jaiotako taldea da. Madariagaren bakarkako lehenengo lanak (The living and dying of a man, 2021) Eneko Ajangiz izan zuen pro- duktore moduan, eta sortutako sinergia horrek jarri zuen taldea sortzeko hazia. Aurrerago Alvaro Olaetxea (Capsu- la) eta Mikel Irigoyen batu zitzaizkien. 2022ko urrian atera zen laukotearen lehen diska, ‘When I think something is funny I smile’ izenekoa, 14 abesti- rekin. 2023ko azaroan, bigarren LPa atera zuten: ‘Katuzaldia’, euskara hutsean dauden 12 abestiz osatutakoa.
Taldearen lana energia eta ironiaz josita dago. Taldearen esanetan “soinu entsalada bat da, baina lan konpaktu eta zentzuduna da”. Punk eta rock ñabardurak eta sonoritateak goratzen dituzte, euskaraz egindako letra ironiko eta indartsuak eta doinu dibertigarri eta eklektikoak nahasten dituzte. 70. eko psikodeliaren eta 90. hamarkadako grungearen arteko bidea egiten dute haien musikarekin. Viagra Boys, Parquet Courtsen eta Idlesen erreferente dituzte, eta haien doinuen arteko nahasketa baten zukua da azken diskoaren honen soinua.
Post- punk eta rock taldeak Euskal Herriko eszenan lekua topatu dute, beraien zuzeneko energiko eta dibertigarrien laguntzaz, eta eszenan finkatzeko balio izan die haien azken LP-ak.
Euskal musikari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.
Etxepare Euskal Institutua eta sortzailea
Etxepare Euskal Institutuak AIEnRUTa-Artistas programa babesten du, urtero Estatu mailan egiten diren bi zirkuito deialdietan (urtarrila- ekaina eta iraila-abendua) euskal musikarien presentzia bermatzeko. Aurtengo zirkuituaren bigarren bueltan EZEZEZ izan da artista aukeratuetako bat da, eta bost kontzertu emango ditu hitzamen honen baitan.