Basque. Playlist. #14 - Korrontzi

Euskara. Kultura. Mundura.

2024-04-15

Korrontzi folk musika taldea Agus Barandiaran trikitilariak sortu zuen 2004ean. Bere helburua, euskal musika herrikoiari zein bere lurraldeko antzinako hots tradizionalei beste ikuspuntu moderno eta garaikideago bat ematea da. Beti ere trikitixa musikan oinarritutako ikuspuntu batetik, beronekin batera txalaparta edo alboka bezalako beste instrumentu tradizional batzuk ardatz hartuta.

Korrontzi herri tradizioari buruzko hausnarketa kementsua, dinamikoa eta ikusgarria da, erritmo eta dantza garaikidearen ukituekin.

Korrontzik hamar disko argitaratu ditu eta sari eta aipamen ugari jaso ditu, hala nola, ‘Eurofolk Europako Banda Onenaren Saria’(2009), ‘World Music Charts’ (2014, 2015, 2016 eta 2019), ‘Top100 Roots Music Report’ (2015), ‘Womex Official Selection’ (2014 eta 2019), ‘Etxepare Euskal Institutua Saria’ Musika Bulegoa sarietan egindako ibilbide osoari eskainitakoa(2021), besteak beste.

Taldeak haien musika eta dantza herrialde askotatik eraman du, jaialdi handietan eta hainbat lekutan joz, hala nola AEB, Irlanda, Brasil, Malaysia, Holanda, Grezia, Italia, Kanada, Hungaria, Portugal, Ingalaterra, Zipre, Maroko, Alemania, Kroazia, Cabo Verde, Eslovenia, Austria, Turkia, Reunion uhartea eta abar. Nazioarteko  prentsak "Korrontzi bizitzan noizbait ikusi beharreko talde horietakoa da" definizioa jaso du.

Spotify-ko zerrenda hau ikusteko, cookie estatistikoak eta marketinekoak onartu behar dituzu. Cookie horiek onartzeko, sakatu botoi hau.

Etxepare Euskal Institutua eta artista

Korrontzi Vlaanderen- Baskenland (#Flenbasque) kultur konexioaren parte izango da 2024an. Korrontzi Dantzan in Flanders’ proiektuak euskal eta flandriar musika eta dantza uztartzen ditu. Batetik, Korrontzik euskal musika eta dantza tradizionala eramango ditu Flandriara. Bestetik, Muziekcentrum Dranouter-eko dantzariekin koreografia berriak sortu eta bere ikuskizunetan txertatuko ditu.  

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu