Basque. Playlist #13 - HOFE x 4:40

Euskara. Kultura. Mundura.

2024-03-19

HOFE x 4:40 da Igotz Mendez abeslariak (Hofe) eta Xabier Lafuente eta Marcos Galech musikari eta ekoizleek (4:40) osatzen duten proiektuaren izena. Zuzenekoetarako Vulk taldearen bateria-jolearekin egiten dute lan, Jangitz Larrañaga. Nahiz eta hiru gazte hauen arteko musika batasuna nahiko berria izan, hirukoteak hainbat urte daramatza Iruñeko eszenan, aurretik Nibbass bere aurreko kolektiboarekin musikan arituak, zeinarekin Euskal Herriko underground eszenan ospe handia lortu zuten.

Hirukote musikalak bi disko kaleratu ditu: ‘Amodioa’ (2022) eta ‘Amorrua’ (2023). Soinu elektronikoa dute ezaugarri, eta trap, new wave edo synth pop musika-generoen eragina, abesti itsaskor bezain dantzagarrietan islatua, jarreraz beteriko letrak, eta gai bakoitzean ondorioztatzen diren zinemarekiko erreferentzia artistikoen garrantzia, ikusizko zein soinuzko estetika xehetasunez zainduz.

Spotify-ko zerrenda hau ikusteko, cookie estatistikoak eta marketinekoak onartu behar dituzu. Cookie horiek onartzeko, sakatu botoi hau.

Etxepare Euskal Institutua eta artista

Etxepare Euskal Institutuak AIEnRUTa-Artistas programa babesten du, urtero Estatu mailan egiten diren bi zirkuito deialdietan (urtarrila- ekaina eta iraila-abendua) euskal musikarien presentzia bermatzeko. Aurtengo zirkuituan Hofe x 4:40 izan da artista aukeratuetako bat da, eta lau kontzertu emango ditu hitzamen honen baitan. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu