Basque. Playlist. #12 – Maren
Euskara. Kultura. Mundura.
Maren hamaika urterekin hasi zen bere lehen abestiak idazten eta 14 urterekin ‘Alguien Sin Vergüenza’ lehen EPa aurkeztu zuen, Bartzelonako 48 Volts estudioan grabatua, John Caballés ekoizle kataluniarrarekin batera. Euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko abestiak nahasten zituen lan horretan. 2021ean bere azken EP-ak argitaratu zituen: ‘Margaritas y Lavanda’ eta ‘Begixek’, azken hau, euskara hutsean.
‘Begixek’ bere azken diskoan gaur egungo ideiak eta haurtzaroko oroitzapenak bildu eta tartekatzen ditu. Bost abestiko bilduma honetako abestien artean, Katalin Arruabarrena bere herenamonarentzat idatzitako "Katalintxu" euskal abesti herrikoiaren bertsioa aurkitzen da.
Marenek minimalismoa, psikodelia eta sustraiak batzen dituen soinu-esperientzia esploratu nahi du. Pop musikaren promesa gazteak musikaren hizkuntza unibertsala aldarrikatzen du, eta horren bidez, hizkuntza bat ulertu ez arren, beste kultura batzuez gozatu eta haiengana hurbildu gaitezke.
Marenek Estatu osoko hainbat jaialdi eta aretotan jo du: Les Arts Valencia, Luce Benicàssim, Son do Camiño (Santiago), Cooltural fest Almería, Cruïlla Barcelona, etab. Hiri horietan guztietan, euskal kulturaren zati eskaini du euskaraz kantatuz eta publiko ez- euskaldunaren harrera bikaina jaso du. Datozen hilabeteetan kontzertuak eskainiko ditu Euskal Herrirtik kanpo, hala nola, Zaragozan, Madrilen, Valentzian eta Leonen.
Etxepare Euskal Institutua eta artista
Etxepare Euskal Institutuak AIEnRUTa-Artistas programa babesten du, urtero Estatu mailan egiten diren bi zirkuito deialdietan (urtarrila- ekaina eta iraila-abendua) euskal musikarien presentzia bermatzeko. Aurtengo zirkuituan Maren izan da artista aukeratuetako bat da, eta lau kontzertu emango ditu hitzamen honen baitan.