Basque. Music.-ek Dantzekin batera Dantz Network Congress deialdia bultzatu du

2025/02/17

Euskal Herriko musika talde eta artistei zuzendutako deialdia.

Euskara. Kultura. Mundura.

Musika elektronikoaren sektoreko lehen nazioarteko kongresua Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian eta Auditorioan eta Donostiako beste gune enblematiko batzuetan izango da martxoaren 12tik 15era. Dantz Network Congress musika elektronikoaren eta teknologia berrien erreferente globaletako bat da, eta Euskal Herria nazioarteko mapan kokatzen du arlo horretan.

Topaketak programazio zabala izango du, 40 jarduera profesional baino gehiago hartuko dituena: hitzaldiak, adituen panelak, tailer interaktiboak, networking-saioak eta musika elektronikoaren arloko abangoardiako soinu-esperientziak. Helburua da lankidetza ekosistemen eta sinergia komertzialen sorrera sustatzea nazioan eta nazioartean, musika elektronikoaren sektorean berrikuntza eta ideien trukea sustatuz.

BASQUE.MUSIC., Dantz-ekin lankidetzan, Euskal Herriko 4 artistek (ekoizle, musikagile, musikari edo DJ) Dantz Network Congress-en parte hartzeko deialdia zabaltzen du. Parte hartzeko, 7’-ko pitching bat egingo da industriako profesional akreditatuen aurrean, eta 30’-ko showcase bat kide den areto batean. Hautatutako 4 artistek pitching-a prestatzeko aldez aurreko mentoring bat izateko aukera izango dute. Gainera, parte hartuko duten 4 artistetako bat Suediako hiri batean 2025eko udan egingo den Dantz Point batean parte hartzeko hautatuko da.

Hautatutako artistek, gainera, akreditatu gisa joateko aukera izango dute kongresu profesionalaren hiru egunetan zehar. Bertan, sareak sortu ahal izango dituzte eta kultura- eta sormen-industrietako arlo guztietako profesionalekin harremanetan jarri ahal izango dira.

Deialdi honetan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira:

1/ Proiektuko artista guztiek 35 urte izan behar dituzte gehienez (2024an beteak).

2/ Musika propio berria argitaratu izana 2024ko urtarriletik 2025eko urtarrilera (biak barne), gutxienez 25 minutuz, edo 3 mixtape argitaratu izana 2024ko urtarriletik 2025eko urtarrilera (biak barne), gutxienez 90 minutuz.

3/ Hautaketan baloratuko den musika-generoa: elektronikoa eta eratorriak. Parte hartzeko galdetegi hau bete behar da 2025eko otsailaren 27a baino lehen. Dantz-ek hautatuko ditu 4 artistak.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu