Deialdia: Westway LAB jaialdian izena emateko epea zabalik

2023/03/03

Euskara. Kultura. Mundura.

Basque. Music.-ek euskal talde edo bakarlari batek apirilaren 12tik 15era Guimarães-en (Portugal) egingo den Westway LAB musika azoka profesionalaren hamargarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu du. Deialdi honetan parte hartzeko galdetegi hau bete behar da. 

Showcase honetan arituko den euskal talde edo bakarlaria Westway LAB-ek aukeratuko du eta Basque. Music-en jardueren baitan nazioarteko programatzaileen aurrean egingo den kontzertuan aritzeko aukera izango du. 

Gainera, hautatutako artistak edo bandak kongresuaren hiru jardunaldietan parte hartzeko eta nazioarteko musikaren industriako arlo guztietako profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izango du. 

Basque. Music.-etik kontzertu hau aurrera eramateko gastuak ordainduko dituen laguntza eskainiko da. Hauek dira laguntza honen baldintzak: Basque. Music. 2023. 

Izena emateko epea 2023ko martxoaren 2tik 9ra egongo da irekita. 

Deialdi honi buruz zalantzaren bat baduzu idatzi helbide elektroniko honetara: arkaitz@musikabulegoa.eus 

BASQUE. MUSIC. Musika Bulegoak koordinatzen duen eta Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza duen egitasmoa da. Honen helburua da euskal sormen-, kultura- eta arte-eszenatokiaren eta haren kultura- eta sormen-industrien nazioarteko sentsibilizazioa eta ikusgarritasuna areagotzea da.  

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu