BASQUE. MUSIC. at PIN CONFERENCE 2021: euskal taldeentzako deialdia
Euskara. Kultura. Mundura.
BASQUE. MUSIC. ekimenak 2021eko azaroaren 25etik 27ra Ipar Mazedonian egingo den PIN CONFERENCE nazioarteko musika azokan kontzertu bat eskaintzeko deialdia egin du. Euskal Herriko talde eta bakarlariei zuzenduta dago deialdi hau.
PIN CONFERENCE-en antolatzaileek aukeratuko dute kontzertua eskainiko duen euskal taldea edo bakarlaria. Topaketa hau Europako Ekialdeko jaialdi eta promotoreen bilgune izaten da eta euskal musika zonalde horretan zabaltzeko aukera aparta da.
BASQUE. MUSIC.-ek diru-kopuru bat bideratuko du gastuak ordaintzeko. Izena emateko epea urriaren 18tik azaroaren 1a arte (barne) egongo da irekita. Deialdian parte hartzeko bete galdetegi hau.
BASQUE. MUSIC. ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza).
Edozein zalantza argitzeko, hona jo dezakezu: arkaitz@musikabulegoa.eus
PIN CONFERENCE
2012an lehen edizioa egin zenetik, AKSIRAT kultur eta elkarteak antolatu du topaketa, eta Taksirat Festival ospetsuaren parte da (Yourope eta ETEP bezalako elkarteetako bazkide den jaialdia).
PIN Conference Music Moves Europen baitan dagoen HEMI (“Hub for the Music Innovation”) ekimenaren baitan dago eta eta INESeko (“Innovation Network for European Showcases”) bazkide da.
Aurreko edizioetan nazioarteko jaialdi nabarmenetako ordezkariek parte hartu dute kongresu honetan: Glastonbury, Sziget, Roskilde, EXIT, Lollapalooza Berlin, Pohoda, Waves Bratislava, etab.