Basque Music at BIME 2020: Euskal taldeentzako deialdia zabalik da

Euskara. Kultura. Mundura.

2020-07-22

Nazioarteko eta Estatuko sustatzaileen aurrean jo nahi duzu?

Basque Music ekimenak, BIMErekin elkarlanean, deialdia egin du euskal talde eta bakarlarientzat, BIME PRO topaketaren aurtengo edizioan parte har dezaten. Bilbon izango da, urriaren 26tik 29ra.

BIME PRO-ren antolatzaileek aukeratuko dituzte showcase-gau horretan parte hartuko duten euskal taldeak edo bakarlariak. Hauek kontzertu bat eskainiko dute urriaren 29an Stage Live aretoan, Estatuko eta nazioarteko profesional asko erakarri ohi dituen BIME CITY programazioaren barruan.

Basque Music-ek diru-kopuru bat bideratuko du gastuak ordaintzeko.

Izena emateko epea uztailaren 20tik abuztuaren 24ra (barne) irekita egongo da eta horretarako inprimaki hau bete behar da.

Basque Music ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza).

Edozein zalantza argitzeko, hona jo dezakezu: arkaitz@musikabulegoa.eus

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu