BASQUE. Artea: edizio eguneratua eskuragarri

Euskara. Kultura. Mundura.

2024-04-17

Euskal artearen inguruko BASQUE. liburuxkaren edizio berria argitaratu du Etxepare Euskal Institutuak. Euskara eta euskal kulturari eskainitako hamabi liburuetako bat da, BASQUE. bildumaren baitan argitaratua. Ane Lekuona eta Ismael Manterola doktore, arte kritikari eta komisarioek idatzi dute ‘Basque. Artea’ liburua.

Zer aurkituko duzu bertan?

Euskal Herriaren historiaz asko esaten digulako, garai bakoitzean artistek nola irudikatu duten euskal kultura deskubritu dezakezu eta euskal kultura eta gizartea gehiago ezagutzeko aukera izango duzu argitalpen honetan. Deskargatu ezazu doan.
Arte plastikoa ez da soilik euskal kulturaren parte izan, euskal kultura irudira eramateko ezinbesteko bitartekaria ere izan da. Liburu honek euskal kulturaren irudi bat eraikitzeko, baita atzerrikoen euskaldunekiko begirada ezartzeko ere, euskal arteak izan duen eragina aztertzen du.

 “Atzera begiratu eta Euskal Herriko artearen historian errepikatzen diren ezaugarri batzuk aurkitu beharko bagenitu, horietako bat euskal komunitatea edo kultura irudira eramateko nahia izan dela esan genezake”

Euskal artearen historiaren errepasoa egiten du liburu honek, 1900etik gaur egunera bitartean egindako lan esanguratsuetako batzuk mahai-gaineratuz. Dario Regoyosen lanetatik, Esther Ferrerren lanetaraino, hainbat artisten lanak aztertuz margolaritza, eskultura, kartelgintza, bideo-artea edota instalazioen bitartez, euskal artistek euskal identitatearen iruditegia sortzeko egindako garai ezberdinetako euskal artisten lanetan oinarritzen da liburu honen edukia.  

BASQUE. bilduma

Etxepare Euskal Institutuak sortutako bilduma honek hamabi kultura-adierazpide bildu ditu. Guztiak kate bakarraren katebegiak dira, hizkuntza berak, lurralde komunak eta denbora-mugarri berberek zeharkatzen dituztelako. Kulturaren eskutik, euskararen lurraldean tradizioa eta abangoardia nola uztartu diren jasoko duzu. Kulturaren leihotik, bertakoaren eta kanpokoaren topalekua erakutsiko dizugu. Kulturaren taupadatik, nondik gatozen, non gauden eta nora goazen jakiteko aukera izango duzu. Liburu sorta hau abiapuntu bat da, zugan jakin-mina eragin eta euskal kultura sakonago ezagutzeko gogoa piztea du helburu.

Euskal zinemari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu