Azken geldiunea GAUR(sic) erakusketa ibiltariarentzat: Santiago de Chile

2015/01/15

Euskara. Kultura. Mundura.

GAUR(sic) erakusketa ibiltaria helmugara iritsi da: gaur hasiko du Santiago de Chilen egingo duen egonaldia, otsailaren 15a arte luzatuko dena. Honekin batera, 8 izan dira erakusketak egin dituen geltokiak: Londres, Managua, Montevideo, Tegucigalpa, San José, Mexiko DF, Córdoba eta azkenik Santiago de Chile.

Zortzi euskal sortzaileren lanak batzen dituen proiektua 2014ko ekainaren 12an inauguratu zen Londreseko PINTA jaialdian, eta une honetan Santiago de Chilen –otsailaren 15a arte-, Mexiko DFn – otsailaren 16a arte- eta Córdoban (Argenina) -martxora arte- dago ikusgai. Bere ibilbidean zehar artista parte-hartzaileek erakusketa lagundu dute, eta hainbat hiritan hitzaldiak zein tailerrak ere antolatu dituzte.

GAUR(sic) bideo formatuko lan-bilduma ibiltari batean gorpuztu den ikerkuntza lana da, Nekane Aranburuk zuzendu duena. Zortzi proposamen sortzaile ditu ardatz: Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe), Colombina´s (Larraitz Torres eta Sandra Cuesta), Aitor Lajarin,  Zuhar Iruretagoiena, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, Saioa Olmo, Juan Aizpitarte eta Ixone Sadaba; eta Etxepare Euskal Institutua eta Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo (AECID) erakundearen laguntzaz sortu da.

Erakusketa ez da soilik sormen lan nabarmenenak gorpuztu edota belaunaldien arteko erakusketa-diagnostikoa egin nahi duen gaur egungo artearen ikuspegiaren lagina. Egungo euskal sorkuntzaren egoera ezagutzera ematea ere badu helburu, arte garaikidearen genealogiaren testuinguruan eta ikuspuntu formalistaz eta bertikalaz haratago; egungo egoeraren berrikusketa egin nahi du egitasmoak, edukietan, irudien osaketan eta nazio zein nazioarteko ekoizpen ereduetan izan den bira nabarmenduz.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu