Aurten ere Euskal Jaia Poznanen
2014/04/04
Euskara. Kultura. Mundura.
Urtero bezala, Poznaneko Adam Mickiewicz Unibertsitateko euskara ikasleek Euskal Jaia antolatu dute, apirilaren 9tik 11era. Jaialdiaren helburu nagusienetakoa unibertsitatetik kanpo euskal kultura ezagutaraztea da. Horregatik, ospakizunaren alderdi garrantzitsuenetako bat kanpo eragileekin harreman estuan egotea da. Aurtengo progeaman, besteak beste, aipa daitezke Karawana Opowiesci ipuin kontalari taldearekin egindako ipuin kontaketa, Muza Zinema erreferentziazko aretoan eskainiko den Gazta Zati Bat filma (ikasleek polonierara egindako azpitituluekin), Skad Bierzesz Bialko kolektibo beganoak prestatutako janaria, SuperMemo argitaletxearekin batera antolatutako euskal kulturari buruzko online leihaketa, Fzientzia eta Artearen festibalaren baitan eskainiko den euskara eskola irekia, Bal Folk Poznan taldearekin elkarlanean antolatu den dantza tailerra, Pika Pika tabernan egingo den ardo dastaketa eta pintxo leihaketa eta baita Dragon eta Glosna klub ezagunekin egindako elkarlana: bertan izango dira hitzaldiak, kulturari buruzko eztabaidak, eta euskal festa.
Etxepare Euskal Institutuak Poznanen duen irakurletzako ikasleek antolatzen duten ekitaldirik garrantzitsuena da Poznaneko Euskal Jaia.