Atzerriko hizkuntzetara laginak itzultzeko dirulaguntzen deialdia ireki da

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-02-01

Etxepare Euskal Institutuak bere xedeen artean du jatorriz euskaraz idatzitako literatura nazioartean sustatzea. Xede horretan aurrera egin ahal izateko ezinbesteko dira atzerriko hizkuntzetara itzulitako laginak izatea. Hori dela eta, 2022an atzerrian sustatzeko aproposak izan daitezkeen literatura lanen laginak proposatzeko deialdia kaleratu da, aipatutako lagin horiek atzerriko hizkuntzetara itzul daitezen. Proposamenak aurkezteko epea 2022ko otsailaren 1ean zabaldu da eta diru zuzkidura amaitzen denean amaituko da.

Aipatutako laginak ingelesera edo frantsesera itzuli beharko dira eta ez dira izango liburuaren %15 baino luzeagoak. Idazleek, argitaletxeek edo agenteek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak.

Etxepare Euskal Institutuak 8.000 euro bideratuko ditu proposatutako laginak itzultzera; gehienez ere 400 euro bideratuko dira itzulpen bakoitzera. Bestalde, idazle baten bi lagin itzuli ahal izango dira gehienez deialdi honen bidez, argitaletxe edo editore batek lau lagin aurkeztu ahal izango ditu gehienez eta itzultzaile batek lau lagin itzuli ahal izango ditu gehienez.

Deialdira aurkeztu nahi izanez gero jarraitu beharreko tramitazioa hemen topatu daiteke.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu