Atzerrian euskara irakasteko prestakuntza ikastaroa: izen-emateak irekita
Euskara. Kultura. Mundura.
Jada ireki dute Atzerriko unibertsitateetan eta goi-mailako zentroetan euskara irakasteko prestakuntza ikastarorako izen-emate prozedura. Etxepare Euskal Institutuak EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzarekin batera antolatutako ikastaroa da hau, eta Gasteizen egingo da aurten, urriaren 4tik azaroaren 30era bitartean. Izena emateko epea urriaren 1ean itxiko da.

Ikastaroa honen helburuak askotarikoak dira. Batetik, lanerako estrategia eraginkorra proposatu nahi du, euskara atzerriko hizkuntza gisa ezagutu eta eskuratzearen inguruan. Testuinguru elebakar eta eleanitzetan euskarak dituen berezitasun eta zehaztasunak ere erakusteko asmoa du; baita alderdi soziokulturaletan eta balioetan sakontzea, euskara bitarteko hartuta. Azkenik, atzerritarrei euskara irakasteko eta horiek euskara ikasteko prozesuetako trebetasunak eta gaitasunak optimizatzeko helburua du, IKTak eraginkortasunez erabiltzearen bidez.
Prestakuntza ikastaroaren lehentasunezko hartzaileak Humanitateetako goi-mailako graduatu eta lizentziatuak izango dira, betiere aipatzen diren hizkuntza eskakizunak betetzen badituzte. Hala ere, lekua soberan bada, Giza Zientzietako 4. mailako ikasleak eta beste lizentzia edota graduetako graduatu eta lizentziatuak ere sartu ahal izango dira; partehartzaile kopuruaren gehiengoa (40) bete arte. Hainbat gai jorratuko ditu prestakuntza ikastaro honek, hizkuntza, didaktika, metodologia nahiz kultura ardatz hartuta.
Ikastaroaren zuzendaritza, batetik, EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketen Saileko Mari Jose Olaziregi Alustizak darama eta, bestetik, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendari Garbiñe Iztueta Goizuetak.
Ikastaroaren matrikula online egin ahal izango da; hari buruzko informazio gehigarria esteka honetan aurki daiteke.