Atzerrian euskara irakasteko prestakuntza ikastaro berria abiatzear da EHUn
2014/09/22
Euskara. Kultura. Mundura.
EHUk Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan eskainiko duen atzerriko unibertsitateetan eta goi mailako zentroetan euskara irakasteko prestakuntza ikastaro berriaren izen-ematea amaitu berri da eta leku guztiak beteta daude! Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda HEMEN aurkituko duzue. Ikastaroa datorren ostiralean hasiko da, irailaren 26an, eta azaroaren 15era arte burutuko da.
Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendariak eta Jesús Cuenca de la Rosa EHUko Bisitarientzako Hizkuntza Ikastaroen koordinatzaileak zuzenduko dute ikastaroa.
Alor ezberdinetako puntako adituek eskainiko dituzte lehen programa honetako eskolak, hainbat gai jorratuz; besteak beste, euskara irakasteko metodologia, gaitasun komunikatiboa eta motibazioa, syllabus-aren antolaketa, curriculumaren diseinua, ahozkotasuna edo teknologia.
Programari buruzko argibide gehiago