Atxagak Obabakoaken bulgarierako itzulpena aurkeztuko du Sofian
Euskara. Kultura. Mundura.
Bernardo Atxagak Obabakoak liburuaren bulgarierako itzulpena aurkeztuko du urtarrilaren 29an, Sofiako Instituto Cervantesek (Bulgaria) eta Etxepare Euskal Institutuak antolatuta. Itzulpena Panorama argitaletxearen eskutik egin zen Institutuaren laguntzaz. Bertan, liburuaren ingurukoak ezagutu ahal izango dituzte entzuleek, euskaraz.
Greenwich liburu-dendako areto batean burutuko da aurkezpena, 18:30etan, eta Atxagak ez ezik, liburuaren itzultzaileak (María Pachkova) eta editoreakhartuko dute parte. 2012an itzuli zuen Pachkovak Obabakoak; Atxagaren lana ezaguna zuen, ordea: Soinujolearen Semea eleberria 2009an itzuli zuen. Gaztelaniar literaturatik ere lan ugari bulgarieraratu ditu itzultzaileak, hala nola Eduardo Galeano edo Julio Cortázarenak.
Obabakoak, euskal literaturako eleberri ezagunenetakoa da eta 25 hizkuntza baino gehiagotaraizan da itzulia.